Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2022ko udan

2022/05/10

Udako kirol ikastaroen eskaintzaz gain, aurten, berrikuntza moduan, LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeentzako kirol udalekuak izango dira. Izen-emateak kiroldegian jasoko dituzte.

2022ko udan kirol jarduera eskaintza zabala izango da Zumaian. Ekaineko haurren igeriketa ikastaroan, eta kirol udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 16an zabalduko da. Gainontzeko kirol ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 6an zabalduko da.

 

Egin klik irudian informazio guztia ikusteko.

Ekaina:

Igeriketa: 3 urtetik aurrerako haurrak

  • Egutegia: astelehen eta asteazkenak, edo astearte eta ostegunak
  • Ordutegia: 17:00-19:00 (30 minutuko txandak)
  • Izen-ematea: maiatzak 16-27

Uda sasoia:

Kirol udalekuak: LH5-DBH2 bitarteko haur eta nerabeak

  • Nork: LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeak
  • Egutegia: Uztaileko bi hamabostaldi
  • Ordua: 09:30etatik 13:00etara
  • Jarduerak: tenisa, padel, arrauna, piraguismoa, ur jolasaka, mendi ibilaldiak,…
  • Izen-ematea: maiatzak 16 - ekainak 3

Haurren udako jarduerak: igeriketa 3 urtetik aurrerako haurrentzat

  • Nork: 3 urtetik aurrerako haurrak.
  • Ordua: 30 minutuko txandak goiz edo arratsaldetan.
  • Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17

Haurren udako jarduerak: surfa eta bodyboarda haurrentzat

  • Ordua: 30’ txandak goiz edo arratsalde.
  • Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17

Gazteen udako jarduerak: multifitness eta cyclinig 14 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat

  • Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17

Helduen udako jarduerak: pilates, GAP, cycling, TRX, igeriketa... 16 urtetik gorakoentzat

  • Nork: 16 urtetik gorakoak
  • Izen-ematea: ekainak 6 – ekainak 17.
 

Albiste erlazionatuak