Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari buruzko informazio saioak izango dira datorren astean
HAPO udalerriko lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen dituen tresna nagusia da, eta ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa edota etxebizitza gaietan eragin zuzena izango du, besteak beste. Gai horren inguruko bi saio egingo ditu Zumaiako Udalak hilaren 22an eta 23an, euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren.
Hiri Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da. Erreminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautuko ditu; eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu. Udalerriko eremu eta alor ugari zeharkatuko ditu planak, eta 8-12 urte bitarteko indarraldia edukiko du.
Prozesu guztian zehar ezinbestekoa da herritarren partehartzea, eta Udalak herritar oro gonbidatu nahi du egingo diren saioetara. Hain justu, datorren asterako bi hitzordu antolatu ditu Udalak: irailaren 22an eta 23an saio bana izango da, euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren. Bi saioak Aita Mari zinean izango dira, 18:30ean, eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.
Eman izena hemen klik eginda
Informazio saioan landuko den edukia
HAPOren inguruko informazio gehiago: https://hapo-zumaia.eus/eu/
Lau urteko prozesu partehartzailea
HAPO osatzeko prozesuak lau urte iraungo ditu, eta behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase izango ditu. Prozesu osoan zehar, ezinbestekoa izango da herritarren ekarpena; horretarako, esparru eta kolektibo desberdinetako herritarren iritziak jasoko direla bermatuko du Udalak, parte hartzeko modu eta espazio anitzak sortuz.
Herritarrek Parte hartzeko Programa (0. fasea) onartu ostean, Hirigintza Informazioa fasean (1. fasea) murgildu zen Udala martxoan, pandemia iritsi aurretik. Egoerak behartuta, ordea, bertan behera utzi behar izan zituen martxorako aurreikusitako saioak. Orain, egoerak horretarako aukera ematen duenez, herritarrekin informazio-saioak egingo ditu Zumaiako Udalak. Hirigintza Informazioa faseak uztailera bitarteko iraupena izango du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
Hirigintza
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- HAPOari alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatuko du Udalak 2025/03/25
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29