Inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak datorren larunbaterako
Geoparkeak inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean. 'Nork utzi du oinatz hori?' tailerra , Interpretazio Zentroan bertan egingo da, larunbatean, abuztuaren 1ean. Ordu eta erdiko bi saio egingo dira: bata euskaraz (10:30ean) eta gaztelaniaz bestea (12:00etan).
Gautarrak direlako, gizakia susmatu orduko ezkutalekua bilatzen dutelako, edo ingurunean kamuflatzen direlako, inguruan ditugun animalia basatiak ikustea ez da erraza izaten. Hortaz, hor daudela ziurtatzeko modu bakarra, sarritan, euren joan etorrietan uzten dituzten arrastoak bilatzea da. Besteak beste, gorotzak, ileak, egagropilak eta lurrean utzitako oinatzak dira mendian animaliek uzten dizkiguten pistak.
Tailerra 6-12 urte arteko umeei zuzenduta dago eta 8 urtetik beherakoek heldu baten laguntza beharko dute. Plazak mugatuak dira eta izen emate bakoitzeko, hiru ume onartuko dira gehienez.
Osasun egoerak hala beharturik, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta beharrezko protokolo guztiak aplikatuko dira.
'Nork utzi du oinatz hori?' tailerra , Interpretazio Zentroan bertan egingo da, larunbatean, abuztuaren 1ean. Ordu eta erdiko bi saio egingo dira: bata euskaraz (10:30ean) eta gaztelaniaz bestea (12:00etan).
Izena ematea labur.eus/oinak helbidean egin daiteke, baita Zumaiako turismo bulegoan ere, bulegora joanda edo 943143396 telefonora deituta. Jakinarazi dutenez, jardunaldian parte-hartuko duten ume guztiek oroigarri polit bat eramango dute etxera.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Ingurumena
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



