Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte
Kultura, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkia, antzerkia, literatura, musika, dantza eta koreografia edo diziplina anitzen arteko lanak barnebiltzen ditu deialdiak. 8.000 eurokoa da beka, eta banaka zein taldean aurkeztu daiteke. Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie.
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuez iaz Zumaiako Udalak beka berri hau. Kultur sorkuntza bezala ulertuko da artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.
Banaka zein taldean aurkeztu daiteke deialdia, eta, guztira, 8.000 euro banatuko dira (iaz baino 3.000 euro gehiago). Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Dirulaguntzaren kontzeptu guztiak dirulaguntza izendatu eta 9 hilabeteren epean egin beharko dira. Deialdia zabalik dago dagoeneko, eta proposamenak azaroaren 2ra bitartean jasoko ditu Udalak.
Proiektua hautatzeko irizpideak:
Dirulaguntzak emateko hainbat balorazio hartuko dira kontuan, eta faseka egingo da puntu banaketa:
LEHEN FASEA: 10 puntu
Udalerriarekiko lotura: eskatzaileak/ek eta proiektuak Zumaiako udalerriarekin duten lotura, guztizko puntuazioaren % 10. Guztizko puntuazioaren % 5era iristen ez diren eskaerak deialditik kanpora geratuko dira.
BIGARREN FASEA 80 puntu
-
Proiektuaren kalitate artistikoa (40 puntu).
-
Aurrekontua, finantzazio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu).
-
Bestelako puntuak:
-
Euskara: sorkuntza euskaraz izatea, hizkuntzari ekarpena...(10 puntu).
-
Proiektuan genero ikuspegia txertatuta egotea (10 puntu).
-
Herrian egingo den aurkezpen edo lanketa (aurkezpen, emanaldi, erakusketa, tailer...) eta Zumaiatik at izango duen ibilbide proposamena. (10 puntu)
HIRUGARREN FASEA: 10 puntu
-
Curriculum Vitaea (10 puntu)
Proposamenak aurkeztea
Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 2an itxiko da.
> Deialdia
> Eranskinak: Eskaera orriak
Albiste erlazionatuak
Kultura
Dirulaguntzak
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2024/09/06
Sormena
Zumaia bizitzeko da
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12