Martxan dago San Telmoko igogailua
Zumaiako Udalak amaitu berri ditu San Telmo kaleko igogailu berriaren lanak. Azpiegitura berria martxan dago gaur goizean geroztik, eta bizilagunek estreinatu dute dagoeneko.
Otsailean hasi ziren igogailua egiteko lanak, eta sei hilabete eta gero, gaur jarri dute martxan. Igogailuak San Telmo kalea eta Larretxo auzunea lotzen ditu, eta Udalak 295.500 euro bideratu ditu obra egitera. Udal Gobernuaren ustez igogailu honek bizilagun askoren egunerokotasuna erraztuko du, eta urrats garrantzitsua da Larretxoko oinezkoentzako irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen jarraitzeko. Larretxo auzunearen irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko lan egingo dutela ere azaldu du.
2021eko maiatzean Larretxoko bizilagunekin egindako bileran jasotako ekarpenak kontutan hartuta, igogailuaren goiko aldeko gunea ere hiritartu egin du Udalak. Eremuko espaloiak zabaldu ditu, eta Larretxo auzuneko 7 eta 13 atarien arteko ur hornidura sarea berritzeko ere baliatu du.
Alkateak azaldu duenez, eremua hobetzeko bestelako lanak egitea dute buruan. Besteak beste, "plaza berdearen bi ertzetan malda irisgarriak eginez igogailua eta Larretxoko plataforma laua elkar daitezkeen ere aztertzen ari gara, azterketa horren emaitzaren arabera lan horiek egiteko".
Itzurunbideko igogailuari dagokionez, ideia lehiaketa irabazi duen enpresarekin bildu, eta alternatiba egokiena bilatzeko lanketan murgilduta daudela azaldu du. Udazkenean zehar emango dituzte bigarren igogailu honen inguruko xehetasunak.
Albiste erlazionatuak
Auzoak
Hirigintza
Irisgarritasun Plana
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



