Merkataritzan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak eska daitezke jada
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Baldintzak:
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Establezimenduak helbide fiskala Zumaian duela.
-
Eskatzaileak betebeharrak eguneratuak dituela.
-
Udalaren baimena baduela (toldo eta antzekoak jartzeko)
-
Errotulua euskaraz eta zuzen idatzi dela.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak:
-
Eskabidea beteta
-
Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2020koa) eta ordaindu izanaren agiria
-
Jarritako errotuluaren argazkia
-
Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.
Kartelen eta itzulpen laburren zerbitzua:
Euskara Zerbitzuak merkatari eta ostalariei bestelako laguntza batzuk ere eskaintzen dizkie. Esaterako, euskarazko kartelak egiten ditu (merkealdikoak, ordutegiak, ohar pertsonalizatuak) eta itzulpen laburrak egiten lagundu ere bai: menuak, zerrendak… Horretarako, nahikoa da 943865025 zenbakira deitzea (6 luzapena) edota mezu bat idaztea euskara@zumaia.eus helbidera
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13



