Astebete barru hasiko dira sanpedroak

2025/06/20

Ostiral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira, eta igandeko su artifizialen ikuskizunarekin amaitu. Hiru egunez Zumaia festa giroan murgilduko da berriro ere.

Beste urte batez sanpedroetan murgilduko da Zumaia, aurten ekainaren 27tik 29ra bitartean. Programa guztia eskuorri batean bildu du Udalak, eta Zumaiako etxe guztietara igorri du aste honetan. Udako egitarauaren berri ere jaso dute bertan.

Ostiral arratsaldean hasiko da festa, 18:00etako txupinazoarekin (lehenago, 17:30ean, herri mailako esku-pilota txapelketako finala jokatuko dute Odietan). Haurrentzako antzerkia izango da 19:00etan Torreberrin, eta gaualdean Malko eta Gozategiren kontzertuak izango dira Moilan.

Larunbatean dultzaineroekin hasiko da eguna, eta egun osoan zehar musika eta kirol ikuskizunen beteko da herria. 18:00etan abiatuko da erraldoi eta buruhandien kalejira hasiko da, Tolosako dultzaineroek lagunduta. Danborradaren txanda izango da gero, eta 20:00etan igoko dute bandera udaletxean. Gauean musika eta festa gustoko dutenentzat bi eskaintza egongo dira: Puro Relajo musika taldearen kontzertua Beheko plazan, eta DJ emanaldia Amaia plazan.

Igandean, San Pedro egunean, 11:00etan abiatuko da prozesioa eta 12:00etan izango da meza nagusia. Askotariko ekitaldiak izango dira egun honetan ere, besteak beste: 13:00etan ZUMBen kontzertua; 16:00tan San Pedro zesta punta txapelketako finalak; 17:30ean Buztintxuriko erraldoien kalejira; 18:45ean haurrentzako mago ikuskizuna; eta, 20:00etan ZUMBen dantzaldia. Su artifizialen ikuskizunarekin amaituko dira festak.

Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei. Horietako askoren aldamenean eman dute egitarauaren berri.

Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die herritar guztiei.

Egitaraua:

Ekainak 27, ostirala

17:30 Odietan herri mailako esku-pilota txapelketako finalak                                

18:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera                                               

18:00 Jainekin txarangaren kalejira                                                                              

19:00 Torreberriko aterpean haur antzerkia Tik-Tak                                                  

21:30 Moilan kontzertuaMALKO (Katapulta Tour)                                                    

23:00 Moilan kontzertua: GOZATEGI                                                           

OHARRA:

Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberri zubi paretik aurrera), 22:30-01:30 bitartean, moilan kontzertuak daudelako

Ekainak 28, larunbata           

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua                                                                  

11:30-13:30 Kantauri plazan haurrentzat jolasak eta tailerrak                                   

12:00 Odietan Emakumeen binakako VII. Pala txapelketako finalak                     

12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Iraunkorrak txarangaren kalejira           

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak                                                            

17:45 Zumaiako Beteranoen XI. Estropadak                                                    

18:00 Udaletxe aurrean Erraldoi eta Buruhandien kalejira                                        

Tolosako Dultzaineroek lagunduta         

18:30 Erriberan hasita Iraunkorrak txarangaren kalejira                                            

18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera: Otezuri – V. Arrate - Aita Mari auzunea - I. Zuloaga plaza - Udaletxea – Parrokia - Ondartxo – Erribera kalea - Eusebio Gurrutxaga plaza

19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran                                                                         

20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea                                                               

22:00 Amaia plazan DJ saioa: DJ Loti eta DJ Maitx                                                    

22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: PURO RELAJO                          

 

Ekainak 29, igandea San Pedro eguna

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua                                                                  

11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua       

11:00 Ondartxo plazan judo erakustaldia Kodaore judo elkartearen eskutik        

11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran                                                                         

12:30 Kitadelpare txarangarekin kalejira                                                                     

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua             

16:00 Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak                  

17:30 Amaia plazan hasita Buztintxuriko erraldoien kalejira                                                             

18:30 Kitadelpare txarangarekin kalejira                                                                                                                     

18:45 Kofradian haurrentzat ikuskizunaYago magoa                                               

20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia

23:00 Su artifizialak VULCANO PIROTEKNIA etxearen eskutik