TAO sistemari buruzko online saioa izango da ostegun honetan
Herritarrekin batera egindako prozesutik ateratako ondorioak eta ordenantzaren aldaketa proposamenak aurkeztuko dituzte saioan. Parte hartzeko nahikoa izango da urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, online bileraren loturan sartzea.
Aparkalekuen erregulazio sistema ezarri zenetik erabilitako prozedurari jarraiki, eta iazko martxoko bilera irekietan agindu bezala, sistema birpentsatzeari ekin zion Zumaiako Udalak joan den urrian. Sistema ahalik eta sinple eta erosoena diseinatzeko, Udalak herritarrekin batera aztertu du gaia.
Lehen fasean 130 zumaiarrek bete zuten inkesta, eta idatzizko beste 20 ekarpen jaso zituen Udalak. Ondorengo dokumentuan ikus daitezke galdetegietatik ateratako emaitza nagusiak:
Herritarren iritzia jaso eta gero osatu zen mahai tekniko-politikoa. Mahai hori izan da TAO sistemaren aldaketa gidatu duen espazioa, eta teknikari eta ordezkari politikoez gain, ostalari eta merkatarien ordezkariek eta eremu desberdinetan bizi diren zumaiarrek parte hartu dute. Jasotako ekarpenetatik zein identifikatutako hutsuneetatik abiatuta, ordenantza berriaren zirriborroa idazteko oinarri nagusiak zehaztu dituzte mahai tekniko-politikoan. Hala, osteguneko saioan aldaketa nagusien berri emango dute udal ordezkariek.
Informazio-saioa:
Saioa urtarrilaren 21ean (osteguna) izango da, online. Kasu honetan, parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharko. Nahikoa izango da egunean bertan arratsaldeko 18:00etan lotura honetan sartzea: https://labur.eus/TAOzumaia (pasahitza: 468596).
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04