Udala Larretxoko bizilagunekin bildu da, auzoaren irisgarritasunarekin lotutako neurriez aritzeko
Itzurunbideko igogailua egiteko proposamen berria aurkezteaz gain, San Telmoko igogailua eta plataforma lotzeko arrapalak egiteko aurreikuspenaren berri eman zuten.
Larretxoko bizilagunekin bilera irekia egin zuen Udalak joan den asteartean, pleno aretoan. Bertan, auzoaren irisgarritasunarekin lotuta egin diren lanak eta etorkizunean egiteko aurreikusten direnak azaldu zituzten. Iñaki Ostolaza alkateak, Gorka Arregi udal arkitektoak eta Xabier Barrutieta Itzurunbideko igogailuaren proiektu-leihaketaren enpresa irabazlea den Barru Arkitektura estudioko kideak hartu zuten hitza.
Ostolazak legealdian zehar auzoan egindakoak azaldu zituzten lehenengo. Auzotarrekin egindako bilera irekien prozesuarekin auzoaren irisgarritasun plana idatzi zuten lehenengo. Ondoren, plan horretan jasotako neurriak egiten joan dira pixkanaka. Horren barruan kokatzen dira San Telmoko igogailua, auzoko bi espaloiren zabaltzea, hirugarren puntu batean espaloia falta zen lekuan espaloia sortzea eta Itzurunbideko igogailuaren proiektuari hasiera ematea. Bigarren igogailu honekin lotutakoak izan ziren bilerako azalpen gehienak.
> Aurkezpena
Itzurunbideko igogailua egiteko proposamen berria
Alkateak azaldu zuen Itzurunbideko igogailuaren proiektu lehiaketa deitu zuela Udalak, eta herritarrek bozketaz eta udal teknikariek puntuazioz erabaki zutela irabazle Herensugearen igogailua izendatzea (Barru Arkitektura estudioak aurkeztutakoa). Hala ere, igogailuaren kokapenarekin lotutako bizilagunen ekarpenak jaso ondotik, proiektua ekarpen horietara moldatzea erabaki zuten. Hala, Udalak Barru Arkitekturari eskatu zion igogailuarentzat toki egokiena aurkitzeko, beharrak eta zailtasun teknikoak kontutan hartuta.
Horrenbestez, Itzurunbideko igogailua hasieran uste zena baino beherago egingo da, Itzurunbideko aldaparen eskuin aldean, Spot surf eskola pasa eta berehala gaur egun eserleku bat dagoen tokian. Xabier Barrutieta Barru Arkitektura eskudioko teknikariak azaldu zuenez, proposatutako kokapenean goiko plataformara heltzeko eginda dagoen espaloia aprobetxatzen da, eta horrek proiektua errazten du. Gainera, etxebizitzetatik urrunago kokatzea ahalbideratzen du, bizilagunekiko inpaktu bisuala txikituz.
Horiek horrela, Ostolazak azaldu zuen Udalaren asmoa dela lanak 2024an egitea. Proiektuaren kokapena moldatzeak epeen luzatzea ekarri duela aipatu zuen.
San Telmoko igogailua eta plataforma lotzeko, malda txikiko arrapalak
Itzurunbideko igogailuaz gain, 2024an egiteko asmoa duten beste lan batzuen berri ere eman zuten bileran. San Telmoko igogailua eta Larretxoko plataforma era irisgarrian elkartzeko, Udalaren asmoa da plaza berdea bezala ezagutzen den eremuko bi pendizetan (plazaren goikaldean eta behekaldean) arrapala irisgarri bana egitea. Horrek gurpildun aulkiei eta bestelakoei Ardantzabidetik Larretxoko plataformara era irisgarrian heltzea ahalbidetuko lieke. Ostolazak azaldu zuen baztertu egin dutela plaza berdean beste igogailu txiki bat jartzeko aukera, inguruko etxebizitzetatik hurbilegi geldituko litzatekeela iritzita. Azkenik, Ostolazak ez zuen baztertu etorkizunean Ondartxo plazatik igogailu txiki bat egiteko aukera. Azaldu zuenez, irisgarritasun planaren baitan epe luzeagora etor daitekeen neurria da hau.
Azkenik, alkateak ez zuen baztertu etorkizunean Ondartxo plaza Larretxo auzunearekin lotzeko igogailu txiki bat egiteko aukera. Edonola ere, azaldu zuenez, irisgarritasun planaren baitan epe luzeagora etor daitekeen neurria da honakoa.
Albiste erlazionatuak
Auzoak
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Hastear dira Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak 2024/10/28
- Zabalik dago trenzubiaren azpiko pasabidea 2024/10/16
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
Irisgarritasun Plana
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
- Igogailu publikoak gauez ere erabilgarri egongo dira aurrerantzean 2024/06/27
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
Hirigintza
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19