Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute
10-15 minutu inguruko online galdetegia erantzutea nahikoa da horretarako. Helburua da Zumaiako 500 herritarrek, gutxienez, bete dezatela. Webgune honetan erantzun beharko da, irailaren 30a aurretik: labur.eus/zumaiazaintza.
Zumaiako Udaleko ordezkari politikoak, udal teknikari eta langileak, eta Prebentzio Mahaian parte hartzen duten herritar ugari bildu ziren atzo eguerdian Victoriano Arrate etorbidean, zumaiarrei galdetegi bat betetzeko eskatzeko.
> Bete galdetegia
Zaintzaren gaiari lotutako erronka nagusienak identifikatzeko eta lantzeko erronka jarri zuten 2023 hasieran, eta, horretarako, lehen pauso moduan, zaintzari buruzko diagnostiko bat egingo dute. Elhuyar ari da lanketa horretan, eta Prebentzio Mahaia dinamizatzen eta gidatzen.
Herri mailako errealitatea ahalik eta era zehatzenean ezagutzen saiatzeko, hainbat informazio iturri baliatuko dituzte, hala nola, datu estatistikoak edota Zumaiako udal zerbitzu ezberdinetako partaidetza datuak. Baina informazio zuzena ere bildu nahi dute, eta, horretarako, herritarren ekarpena jaso nahi dute. Galdetegia prestatu dute horretarako.
Dagoeneko 240 herritarrek bete dute galdetegia. Baina erantzunek errealitatearen argazki fidela islatu dezaten, eta ordezkagarritasun nahikoa bermatzeko, helburua da Zumaiako 500 herritarrek, gutxienez, bete dezatela. Horregatik, zumaiar orori dei egiten diete galdetegia bete dezaten. Halaber, online galdetegia betetzeko laguntza behar duten horiei laguntza eskaintzeko ere eskatu dute.
> Bete galdetegia
Prebentzio Mahaia, herriko eragile ugariren topagunea
Zumaiako Prebentzio Mahaia, Zumaiako herritarrekin lan egiten duten herriko hainbat erakunde elkartzen dituen sarea da. Erakundeen artean helburu komunak eta bateratuak definitzeko eta herritarren prebentzioan eragin dezaketen programak aurrera eramateko elkartzen da Mahaia.
2010. urtetik dago abian, eta bide horretan eboluzio handia izan du. Gai mordoa jorratu dituzte bertan eta askotariko partaideak izan ditu. Gaur egun, bertan parte hartzen duten eragileek elkar hobeto ezagutu, koordinatu eta indarrak batzen dituzte, bakoitzak bere eremutik arrisku adierazleak identifikatuta helburu komunak eta bateratuak definitzeko eta herritarren prebentzioan eragin dezaketen programak aurrera eramateko.
Horiek horrela, eta hainbat esparrutan jasotako kezka eta interesak identifikatuta, Prebentzio Mahaiak zaintzaren gaiari lotutako erronka nagusienak identifikatu eta lantzeari ekin zion 2023an. Koordinazio mahaia eratu ondotik, hainbat saio zabal egin zituzten. Gizarte zerbitzuetako, osasun arloko eta nagusien egoitzetako ordezkari eta langileak, herriko eskoletako ordezkariak, zaintza lanetan zein boluntario moduan aritzen diren herritarrak, Nagusien Mahaiko kideak, mugimendu eta talde feministetako kideak... ari dira parte hartzen, baita udal ordezkari eta teknikariak ere. Prozesua dinamizatzeko Elhuyar fundazioaren laguntza izaten ari dira.
Zaintzaren gaia pil-pilean
Asko dira gure inguruan zaintzaren gaia lantzen ari diren eragileak. Pandemia aurretik arazoa mahai-gainean bazegoen ere, pandemiak are ikusgarriagoa egin zuen zaintzaren gaiari heltzeko beharra. Hori horrela, gai honen inguruan askotariko ekimenak sortzen ari dira.
Zumaian eta eskualdean bertan, Prebentzio Mahaia eta Udala egiten ari diren lanketaz gain, beste bi ekimen daude martxan: Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta Mugimendu Feministak bultzatutako Zaintzen duen Zumaia irudikatzen ari gara prozesua, batetik; eta Urola Kostako Udal Elkartea egiten ari den diagnostikoa, bestetik. Zumaiako Udala zein Prebentzio Mahaia prozesu horiekin koordinazioan dago prozesu hau hasi zuenetik, eta hala jarraituko du hurrengo pausoak emateko ere, diagnostikoaren ondorengo faseetan pausoak elkarrekin emateko.
> Bete galdetegia
Albiste erlazionatuak
Zaintza
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



