Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia
Langabeak kontratatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko laguntzak, edota Covid-19ari lotutako inbertsioak (tartean, terraza finkoak jartzea) barnebiltzen ditu deialdiak, besteak beste. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da, eta diruz lagunduko dira 2020 eta 2021 urteetan burututako jarduerak.
Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du, eskualdeko enpresei dirulaguntzak emateko. Guztira, 905.000 euro emango dira dirulaguntzatan, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko.
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.
Lau dirulaguntza lerro
Dirulaguntza deialdiaren bitartez, lehentasunezkotzat jo da enpresei langileak kontratatzeko laguntza eskaintzea, ekintzailetzaren bidea hautatu dutenei dirulaguntzak ematea eta enpresen lehiakortasunaren alde, inbertsioetarako edota enpresen eta ikastetxeen arteko sinergiak eta lanketak bultzatzeko laguntza eskaintzea.
Hona hemen deialdiaren lau dirulaguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:
-
Jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak: 150.000 euro gorde dira lerro honetarako.
-
Kontratazioa eta kalitatezko enpleguaren sustapena: 75.000 euro gorde dira lerro honetarako. Langabeak kontratatzeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko laguntzak dira.
-
Inbertsioetarako dirulaguntzak: 500.000 euro gorde dira. Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsio-ildoak:
-
Negozioaren lehiakortasuna hobetzeko lagunduko duten inbertsioak
-
Teknologia berriak eta berrikuntza enpresan txertatzeko inbertsioak; besteak bese, TicketBai sistemarako fakturazio-softwareak.
-
Baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko inbertsioak; Covid-19an eragindako egoera dela medio, distantziak bermatzeko sistemak, lurruneztagailuak, terraza finkoak…
-
-
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko 100.000 euro gorde dira.
Diruz lagunduko dira 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean burututako jarduerak. Lerro batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste lerroetara bideratuko da.
Deialdia eta oinarriak
Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.
Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean
Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.
Argibideak
Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
Tel. 943 890808
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Enplegua
- Laguntza-neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak 2020/03/30
- Enpresa ideia aztertu eta enpresa berriak sortzeko tutoretzarako, Lanbideko ekintzaileentzako diru-laguntzen eskaera epea ireki da 2020/01/28
- Urtarrilaren 27an abiatuko da Hazilan programaren 9. edizioa 2020/01/17
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
Covid19
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20