Egutera aurkeztu dute, Zumaiako Energia Kooperatiba
Zumaiako Energia sorkuntza eta kontsumorako kooperatiba izango da Egutera. Lehen pauso gisa, hektarea bateko eguzki-panel planta bat sortuko du kooperatibak, Oikiako Siemens lantegiaren atzeko lursailean. 400-500 bazkide behar dituzte horretarako. Zumaiako Udalak eta Ekiola taldeak herritarrekin batera aurkeztu dute proiektua.
Zumaiako Udalak eta Ekiolak (Mondragon Taldeak eta Euskadiko Energia Erakundeak osatua) sustatu dute Eguteraren sorrera, eta Zumaiako bazkideak izango dira kooperatibaren jabe eta bezeroak.
Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpen ekitaldia, Gernika parkean. Ekitaldian parte hartu zutenIñaki Ostolaza Zumaiako alkateak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, Elene Santamaria Krean taldeko Ekiola proiektuen arduradun juridikoak, Hodei Arzak Ekiola Kooperatibak taldeko kontseilariak, Ainhoa Illarramendi EAJ udal taldeko bozeramaileak, Arritxu Marañon PSE-EE udal taldeko bozeramaileak, eta Lore Uranga, Xabier Ureta eta Iñaki Osa herritarrek.
Iñaki Ostolazaren arabera Eguteraren helburua da zumaiarrei herrian bertan beraien energia sortu eta kontsumitzeko aukera ematea. “Zumaiarren artean gero eta zabalduago dago energia eredua aldatzeko beharraren kontzientzia, baina hori ekintzetara eramateko bitartekoak behar dira; horretarako balioko digu Eguterak”, esan du. Proiektua babesteko, Zumaiako Udalak 60.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio Ekiolari, "lursailaren 25 urteko alokairuaren baliokidea".
Izenarekin hitz jokoa eginez, “egotetik egitera” pasatzeko garaia dela uste dute proiektuaren sustatzaileek. Horretarako lehen pauso gisa, Zumaian 1,2 hektareako eguzki-panelen planta bat jarriko da martxan. Oikian eraikiko dute, Siemens lantegiaren atzeko lursailean (ikus informazio planoak).
Egutera kooperatibak 1,2 hektareako eguzki-panelen planta eraikiko du Oikiako lursail batean.
Elene Santamariak azaldu duenez zumaiarrek aukera izango dute Eguterako bazkide egin eta eguzki panel horietatik sortzen den energia beraien ohiko energia kontsumora bideratzeko. 400-500 bazkide inguru lortuta, eguzki-panelen planta urtebetean martxan egotea aurreikusten dute. Datozen hilabeteotan jakingo dira xehetasun gehiago, besteak beste proiektua Europako dirulaguntzei lotuta dagoelako, eta horien arabera bazkidetzaren prezioa ezberdina izango delako.
Horrenbestez, proiektuan interesa duten Zumaiako herritar zein komertzio, ostalaritza eta zerbitzu jarduerak aurrebazkidetza egitera animatu dituzte. Dena zehazten joan ahala interesa duten herritarrei informazio zehatza ematen joango dira, ondoren bazkide egin nahi duten edo ez erabaki dezaten.
> Aurrebazkidetza, inolako konpromisorik gabe: online galdetegia beteta edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean)
> Proiektuaren faseak eta jarraipena
> Ohiko galderak
Trantsizio energetikorako pauso bat
Alex Oliden tokiko garapenerako zinegotziaren arabera Zumaiako Udalak trantsizio energetikoa bide luze bat bezala ikusten du, eta sortuko den kooperatiba eta eguzki planta “bide horren lehen pausoak” izatea nahiko lukete. "Proiektu honen atzetik pauso gehiago beharko direla uste dugu, bestelako energia ohitura eta ereduak Zumaian sustraitzen joan daitezen". Olidenen arabera, "hurrengo pausoa Energia Burujabetzarako Batzordea sortzea izango da, eta, horren baitan, herriguneko teilatuak energia sorkuntzarako baliatzea izan daiteke".
Iñigo Ansola EEEko zuzendariaren arabera garrantzi handikoa da Ekiola egitasmoa: “herritarren parte hartzeari bide ematen dio, eta udalerriko energia ikuskeran eragingo du, herritarrak autokudeaketa kooperatiboaren ereduan murgilduz energia berriztagarria tokian sortuz”.
400-500 bazkideren bila
Egutera martxan jarri eta eguzki planta gauzatzeko, 400-500 bazkide inguru beharko dituzte. Hori horrela, aurre-bazkidetza kanpaina martxan jarri dute, interesa zenbat zumaiarrek duten jakiteko. Galdetegi sinple bat betetzea nahikoa izango da horretarako.
Kooperatiban partaide izateko inbertsio bat egin beharko dute herritarrek (datozen hilabeteotan jakinaraziko dute ekarpenaren kopuru zehatza), instalazioa osatuko duten panelen erosketa egiteko. Funtzionamendu-epe luzea izango du instalazioak -hasierako aurreikuspenen arabera, 25 urte gutxienez-.
Bazkideek hileroko fakturan ordainduko duten kopurua ekoizpen-kostuaren arabera baloratuko da. Ondobidean, 30-40 euro/MWh ingurukoa izatea aurreikusten dute merkatuko prezio historikoa 46,5 €/MWh izan da, nahiz eta egun 200 eurotik gora ordaintzen ari garen-. Gainera, hileroko fakturan hasieran egindako ekarpenaren zati bat bueltatuko zaie Eguterako bazkideei.
Hasiera batean Zumaiako herritar zein komertzio, ostalaritza eta zerbitzu jarduerei emango zaie bazkide izateko aukera, baina Olidenen esanetan, eta bazkide kopuru egokia lortze aldera, etorkizunean herriko enpresei eta bailarako gainontzeko udal eta herritarrei ere aukera hori zabaltzea aurreikusten da. Izan ere, "kooperatiba irekia eta dinamikoa izango da, eta bazkideek izango dute erabakiguneetan gehiengoa. Beraz, haiek erabakiko dute Eguteraren etorkizuneko norabidea".
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Energia
- Egutera energia kooperatibak Kontseilu Errektorea izendatu du bere lehen Batzar Nagusian 2024/07/29
- Martxa onean doa Egutera energia kooperatibaren bazkidetza kanpaina 2024/05/23
- [BIDEOA] Egin zaitez Egutera energia kooperatibako bazkide! 2024/03/16
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
Egutera
- Egutera energia kooperatibak Kontseilu Errektorea izendatu du bere lehen Batzar Nagusian 2024/07/29
- Ekainaren 27an itxiko da Eguteraren arreta bulegoa 2024/06/20
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03