Munduan zeharreko ipuinak, zumaiarren ahotik Zumaiako haurrentzat
4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saio bereziak antolatu ditu Zumaiako Udalak, zenbait herritar eta eragilerekin elkarlanean. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian.
Txina, Maroko, Paraguai, Frantzia, Senegal, Andorra, Britainia Handia, Armenia, Brasil eta Suediatik ekarritako ipuinak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako haurrek urriaren 15ean, 22an eta 29an. Jatorri ezberdinetako zumaiarrek munduan zeharreko ipuinak kontatuko dizkiete, euren jatorrizko hizkuntzan. Ondoren, euskarara ekarriko dituzte. Esti Curiel aktore zumaiarra izango da kontakizun horiek guztiak harilkatuko dituena, eta saio bakoitzaren hasieran Musika Eskolako musikariek pieza bat eskainiko dute.
Hizkuntza ugari entzuteko aukeraz gain, herrialde askotako kultura, tradizio eta ondarea ezagutzeko aukera aparta eskainiko dute ipuin kontaketek. Zumaiako Udaleko Kultur Sailak eta Berdintasun eta Aniztasun Sailak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu du ekimen berezi hau, eta lagun izan ditu herritar ugari. Honakoak dira ipuinak kontatuko dituzten herritarrak: Fu Chensi, Asmae Akrikez, Lidia Mariana Escobar Figueredo, Sebastian Cartier, Sambou Diaby, Thais Torra, Roanna Larsen, Hasmik Minasian, Jeisiane Katia Ferreira eta Anders Lanzén.
Ipuin kontaketetara joateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza kopurua mugatua izango delako. Ipuin kontaketa bakoitza baino bi egun lehenago eman beharko da izena, haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29