2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udan
Ohi bezala, 2 urteko haurren udazaintza zerbitzua, udaleku irekiak eta Musi-K udalekuak izango dira aurtengo udan Zumaian. Aurten, gainera, kirol udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeek.
Azken urteotan egin bezala, 2 urteko haurren udazaintza zerbitzua, HH3 eta LH4 bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak, eta HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udalekuak antolatu ditu Zumaiako Udalak 2022ko udarako. Horrez gain, berrikuntza moduan, LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako kirol udalekuak izango dira. Adin tarte horretakoek udako kirol ikastaroetan ere parte hartu ahal izango dute.
Udalezaintza eta udaleku irekietarako izen ematea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik. Musi-K udalekuetako izen ematea maiatzaren 3tik 23ra bitartean egin beharko da, eta kirol udalekuena maiatzaren 16tik ekainaren 3ra bitartean.
>> Udalekuei buruzko informazio guztia (eskuorria)
Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat (HH2)
2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, eskoletan
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra
Udaleku irekiak: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat (HH3-LH4)
Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH4 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.
- Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, herriko eskoletan
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra
- Izen-emate orria
Musi-K udalekuak: 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH4-LH6)
Sapere Aude Sinfoniettak. Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira aurtengo udalekuak, hain zuzen, uztailaren 18tik 29era bitartean. HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: maiatzak 3-23, Alondegian (alondegia@zumaia.eus, 943 861 056)
- Izen-emate orria
Kirol udalekuak: 11 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat (LH5-DBH2)
Kirol jarduera oinarri hartuta haur eta nerabeen aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian landuko dute udaleku hauetan. Goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte.
- Izen ematea: maiatzak 16-ekainak 3, kiroldegian
- Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra
Kirol udalekuez gain, haur eta nerabeek udako kirol ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, igeriketan, surfean zein bodyboardean. Ikusi eskaintza osoa hemen.
.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
Hezkuntza
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
Kultura
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/03/06
Haurrak
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean 2024/04/23
- Barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, haur guztien inklusioa bermatzeko 2024/04/03
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
Herri hezitzailea
- Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean 2024/04/23
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
- Herriko plazei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2023/12/28