Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai

2023/02/15

2023rako aurrekontuak, Mariantongo parke berria egiteko Haurren Kontseiluarekin batera egindako prozesuaren nondik norakoak, eta Larretxo auzuneko irisgarritasuna hobetzeko egindako lanak jaso dira ale berrian, besteak beste. Webgunean online irakurri daiteke, eta udal eraikinetan paperezko aleak eskura daitezke.

Udal aldizkaria etxe guztietara banatzen da. Online irakurtzeko aukera ere badago, eta nahi duenak, udaletxean, liburutegian, kiroldegian zein turismo bulegoan eskuratu dezake paperezko alea.

Seigarren ale honetan gai ugari bildu ditu Udalak: 2023rako aurrekontuak, Mariantongo parke berria egiteko Haurren Kontseiluarekin batera egindako prozesuaren laburpena, Moilaberri eta Algorri eraikinak eraberritzeko dirulaguntzei buruzko informazioa, Larretxo auzuneko irisgarritasuna hobetzeko egindako lanak, eta LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko planaren nondik norakoak, besteak beste. Albiste laburrak, azken hilabeteotan egindako obrak eta udal taldeen iritziak ere irakur daitezke bertan.

OHARRA: Papereko alean akatsa dago:

  • Darahli elkarteak antolatutako ekitaldiak martxoan izango dira, ez otsailean.

Aldizkaria online irakurtzeko, egin klik irudian, eta bestela, deskargatu PDF formatuan:

Pantaila-argazkia (695).png

> 'Eskura' udal aldizkariaren webguneko atala

Albiste erlazionatuak