Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira datorren asteartean (ekainak 20), Komentuko obrak direla-eta
Teilatu zaharra desmuntatzen aritu dira azken egunotan, eta datorren asteartetik aurrera, teilatu berria eraikitzeko beharrezko materiala sartuko dute ekainaren 20an (asteartea). Egun horretan, 07:30-20:30 bitartean, Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalearen zati bat itxita egongo dira oinezkoentzat zein trafikoarentzat.
2022ko azaroa erdialdean hasi ziren Mojaxarren Komentua eraberritzeko lanak. Altzari eta objektu baliotsuak atera eta behar bezala gorde ondoren, San Jose kalearen eta lorategiaren arteko horma botatzea izan zen lehen pausoa. Handik sartu zuten obra osoan beharko den garabia, eta, orain, horma barruko lanetan murgilduta daude beharginak. Azken egunotan teilatu zaharra kentzeko lanetan aritu dira, eta datorren asteartean, teilatu berria eraikitzeko materiala sartuko dute barrura.
Hori horrela, ekainaren 20an (asteartea) itxita egongo dira Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalearen zati bat (1A-35W atarien arteko bidea, Ubillos zeharkatzen duena). Horregatik, honako aldaketak izango dira trafikoan:
EKAINAK 20 (ASTEARTEA) | 07:30-20:30 | Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalea (1A-35W atarien arteko bidea) itxita
-
Oinezkoak: etxeko atarietarako joan-etorriak bakarrik egin ahal izango dira
-
Ibilgailuak: errepidea erabat itxita egongo da. Ordezko bidea jarriko da: Angeles Sorazu kaleko aldapatik joan, Arritokieta kaletik igo, eta Odieta kaletik jaistea.
-
Erribera kalea 1 eta 1BIS atarietako bizilagunentzat oharra: arau orokor gisa, egun horretan ezin izango da ibilgailurik atera eremu horretatik (ez kanpoko aparkalekuetatik, ezta garajetik ere). Momentu puntualetan soilik irekiko da, obraren garapenaren arabera.
- Ubillos zeharkatzen duen bidea noranzko bakarrean erabili ahal izango da (mapan zehazten den moduan). Horrenbestez, Ubillosera ezingo da autoarekin sartu.
Hori horrela, Udalak gidari zein oinezkoei gogorarazten die kontuz ibiltzeko eta obretan ezarritako seinaleak eta abiadura-mugak errespetatzeko, guztien segurtasuna bermatzeko.

Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Komentua
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



