[BIDEOA] Zatoz Komentuko proiektua ezagutzera
Musika, dantza eta antzerki munduaren kultur topagunea bihurtuko da Zumaiako Mojaxarren Komentua eta, horretarako, eraikina eraberrituko du Udalak. Egitasmoaren eta eraberritzearen inguruko xehetasunak azaltzeko bideo bat prestatu du, eta abenduaren 9tik 19ra bitartean erakusketa izango da Komentuko kaperan.
Duela hilabete batzuk Kultur Topagunea ezaugarritzeko hainbat saio egin zituen Udalak herriko eragile eta kultur munduko norbanakoekin. Horrekin batera, Komentua eraberritzeko proiektua lantzen aritu da Udala.
Zumaiako Udalaren egoera ekonomikoa aztertuta, eta zenbait dirulaguntza eskatzeko asmoarekin, Zumaiako Udalak 2022rako aurrekontuetan Komentuaren eraberritze obrak abiatzeko beharrezko diru partida txertatzea onartu du. Ondobidean, 2022an zehar Komentuaren eraberritze obrak hasita egotea aurreikusten du Udalak.
Izapide horiek eginda, Komentua Kultur Topagunearen egitasmoa eta eraikinaren eraberritze proiektua zumaiar guztiei ezagutarazteko hainbat ekitaldi izango dira datozen asteotan. Proiektuaren xehetasunak azaltzeko, bideo batean bildu dituzte Komentuaren egitasmoa sustatu eta diseinuan parte hartu duten hainbat herritarren adierazpenak: Marina Bidasoro kultur zinegotzia, Miriam Romatet kultur teknikaria, Mila Bakedano Astindu dantza elkarteko kidea, Sofia Oria Musika Eskolako zuzendaria, Aitor Zubia Zetabi estudioko arkitektoa eta Esti Curiel aktorea dira azalpenak eman dituztenak.
Gainera, abenduaren 9tik 19ra bitartean erakusketa izango da Komentuko kaperan. Bertan, Komentua eraberritzeko proiektuaren planoak eta xehetasunak ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Abenduaren 9an bertan (osteguna) aurkezpen ekitaldia izango da: proiektua egin duen arkitekto estudioko kideek 3D planoekin azalpenak emango dituzte, eta Kultur Topagunearen egitasmoaren inguruko xehetasunak azalduko dituzte. Abenduaren 11n (larunbata) bisita gidatua izango da -bisita gidatuan parte hartu nahi dutenen e-maila bidali beharko dute kulturetxea@zumaia.eus helbidera-.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Komentua
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



