Gabonetako haur parkea, musika ikuskizunak eta kirol txapelketak izango dira Gabonetan Zumaian
Ostiral honetan hasiko da Gabonetarako prestatutako egitaraua, ZUMB Musika Banda eta Musika Eskolako Banda Txikiaren kontzertuarekin.
Eguraldiak eta tenperaturak kontrakoa iradokitzen duten arren, hastear dira Gabonak. Ohi moduan, ekitaldi ugari izango dira datozen asteotan: kontzertuak, Olentzero zein Errege Magoen etorrerak, kantaldiak, haurrentzako ekintzak, bertso saioa, eta kirol txapelketak, besteak beste.
Lehenengo ekitaldia ostiral honetan bertan izango da: ZUMB Musika Bandak eta Musika Eskolako Banda Txikiak Disney-ren abesti ezagunenak interpretatuko dituzte Zumaienan eskainiko duten kontzertuan. Hurrengo egunean, abenduaren 24an, eguerdira bitartean Niño Jesusen eskean ariko dira herritar ugari. 12:30ean Olentzero eta Gomezagoren etorrera ospatzeko kalejira egingo dute herrian zehar, eta arratsaldean Gabon Korua herriko kaleetan zehar ibiliko da kantuan. Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan Gabonetako kantu lehiaketa izango da, Erkibe elkarteak antolatuta, eta 18:00etatik aurrera jaiotza ikuskizuna izango da plazan.
Abenduaren 25etik aurrera ere ekitaldi ugari izango dira herrian: haurrentzako Gabon parkea zein txango, antzerki eta tailerrak, eta bertsolari gazteen saioa, besteak beste. Kirolak ere garrantzia handia izango du egunotan: abenduaren 28an xake txapelketa izango da Oxford aretoan, abenduaren 29 eta 30ean alebin mailako futbol txapelketa eta eta Iñaki Espillaren omenezko eskubaloi txapelketak, eta, abenduaren 31n San Silvestre lasterketa herrikoia.
Urtarrilaren 5ean amaituko dira Gabonetarako prestatutako ekintzak, Errege Magoen kabalgatarekin. Bezperan hiru erregeei zuzendutako gutunak jasoko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan.
Postontzia Kofradian
Oraindik Olentzero eta Mari Domingiri idatzi ez dieten haurrek Kofradian jarritako postontzian utzi ahal izango dituzte gutunak. Abenduaren 24an bertan jasoko ditu Olentzerok gutunak, 12:00etan.
EGITARAUA:
Abendua
Abenduak 23, ostirala
Abenduak 24, larunbata
Abenduak 26, astelehena
9:30-17:30 Ludotekatik, LH 1-3ko haurrekin irteera Txuri Urdinera.
Abenduak 27, asteartea
Abenduak 28, asteazkena
Abenduak 29-30
Abenduak 29, osteguna
Abenduak 30, ostirala
Abenduak 31, larunbata
Urtarrila
Urtarrilak 2, astelehena
Urtarrilak 4, asteazkena
Urtarrilak 5, osteguna
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Haurrak
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



