Haurrentzako hainbat ekintza antolatu dituzte abendurako
Haurren liburutegian hiru ipuin kontaketa izango dira, lehena abenduaren 13an. Ludotekan, bestalde, gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egingo dute abenduaren 15ean, LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat.
Neguaren atarian, haurrei zuzendutako hainbat ekintzaren berri eman dute.
Ludotekan, familia giroan
Alde batetik, Ludotekan, gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egingo dute abenduaren 15ean. Tailerra LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea. Plazak mugatuak dira eta abenduaren 11a baino lehen eman beharko da izena, Ludotekan bertan. Familia giroan saioen baitan kokatzen da tailerra.
Ipuin kontaketak
Bestalde, Haurren Liburutegian hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan zehar.
- Abenduaren 13an, ostiralean, URETAKO IPUINAK ipuin kontaketa, Eneritz Artetxeren eskutik. 17:30ean izango da saioa, eta 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
- Abenduaren 19an, ostegunean, HARRAPAKETETAN HAIZEAREIN, KONTUKONTARI ZUREKIN ipuin kontaketa, Kontukantoiren eskutik. 17:30ean izango da saioa, eta 3-6 urte bitarteko haurrentzat da.
- Abenduaren 30ean, astelehenean, DETEKTIBEAK LIBURUTEGIAN ipuin kontaketa, Apikaren eskutik. 17:30ean izango da saioa, eta 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago saioa.

Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



