'Kontakizunekin jolasean' tailerra egingo dute larunbat honetan Emakumeon* Etxean, Geuretik Sortuak ekimenaren barruan
Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek gidatuko dute saioa, eta, dinamika eta jolasen bidez, euskalduntasunaren, erruaren eta euskal irriaren inguruko kontakizunak partekatuko dituzte partdaiteek, "giro ludiko eta arinean". Tailerra larunbat honetan (hilaren 17an) izango da, 10:30etik 12:30era bitartean.
Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak "euskalduntasunaren, erruaren, euskal identitatearen, eta euskal irriaren inguruko" antzezlan obra sortzen ari dira, Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Zumaian egingo dute egonaldia, eta herriko elkarte zein zumaiarrekin elkartuko dira datozen asteotan, haien kontakizunak oinarri hartuta, antzezlan bat sortzeko.
Lehenengo saioa Emakumeon* Etxean egingo dute. Kontakizunekin jolasean tailerra gidatuko dute. "Euskalduntasunari eta erruari buruz" hausnartu nahi dute, "euskal identitatearen eraikuntzan hartzen ditugun eta egokitzen zaizkigun motxila ezberdin guzti horiei buruz". Baina euskal irrian ere jarriko dute arreta: "euskal irria ere ezagutu nahi dugu; umorearen bidez, korapiloak eta zamak askatuko ditugu".
Horretarako, kontakizunean oinarritutako tailerra egingo dute larunbat honetan, hilaren 17an. Haien esanetan "kontakizunak elkar ezagutu eta trukatzeko tresna dira, ahozko transmisioaren bidez besteengana gerturatzeko modua". Hori horrela, jolas eta dinamiken bidez, partaideek kontakizunak partekatuko dituzte, "giro ludiko eta arinean". "Dibertitzea eta goiz ezberdin bat elkarrekin pasatzea izango da helburua, kontuak gora eta behera, istorioetan murgilduz eta haiekin gozatuz". Tailerra euskaraz izango da, eta emakumeei* zuzenduta dago; 10:30ean hasi eta 12:30ean amaituko da saioa.
Albiste erlazionatuak
Emakumeon* Etxea
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Emakumeon* Etxea ere ikasturte berriari ekiteko prest 2025/09/09
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Memoria
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Frankismo garaiko bizipenak eta eskubide urraketak kontatzera deitu dituzte herritarrak 2025/10/07
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



