Oikiako eskola atzeko urbanizazio obrak amaitu dira
Zumaiako Udalak amaitu egin ditu Oikiako eskola atzeko urbanizazio lanak. Iaz bizilagunen behar eta eskaerak entzun ostean egin zuen urbanizazio proiektu berria Udalak.
Oikiako eskola atzeko urbanizazioko obra amaitu du Zumaiako Udalak, azken erremateak faltan. Bertan futbito eta saskibaloiean jolasteko kantxa bat eraiki dira, oinezko bide irisgarria, errepidea egokitu eta zabaldu da eta eskola irteeran graderio bat eraiki da.
Eremu hau bukatzeke zegoen, aurreko urtera arte Udalak bertarako zuen proiektuak ez baitzuen Oikiako auzotarren adostasuna lortzen, beraien beharrak ez zituela asetzen irizten ziotelako. Iaz, Udalak auzotarrekin hainbat bilera egin zituen eta haien beharren arabera moldatu zuen proiektua.
Obrek 3 hilabete iraun dute eta aurrekontua 439.370,74€. Exekuzioa Urbycolan, S.L. enpresak egin du eta obrak udal teknikariek zuzendu dituzte.
Artadiko saneamendu lanak ere amaituta
Artadiko obra ere amaitu da, bertan Artadi auzoari ur zikinen sare orokorra egin zaio eta gas naturala eraman zaio. Era berean, Korta poligonoari ur hornidura 2. Ur biltegitik ziurtatu zaio, bi linea orokor edukiz urez hornitzeko industrialdea. Obraren aurrekontua 482.735,72€koa da eta Construcciones Mariezcurrena, S.A enpresak exekutatu du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Auzoak
Hirigintza
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



