Ostiralean jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak, internet bidez
Pailazoek bi emanaldi eskainiko dituzte otsailaren 14an (igandea). Sarrerak entradium.com webgunearen bidez erosi beharko dira, ostiraleko goizeko 10:00etatik aurrera. Halaber, Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako eta Udal Musika Bandako lagunek prestatutako bideo-emanaldietarako gonbidapenak ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.
Aurtengoan ezin izango dira inauteriak betiko moduan ospatu. Edonola ere, otsailaren bigarren astebururako haur eta gainontzeko herritarrei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu Udalak. Hala, ‘Veneziako inauteriak’ gai moduan hartuta, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak bideo-emanaldiak prestatu ditu otsailaren 12 eta 13rako. Bestalde, Pirritx, Porrotx, eta Marimotots Zumaian izango dira otsailaren 14an. Ekitaldi horietarako sarrera eta gonbidapenak aurrez hartu beharko dituzte herritarrek (xehetasunak, jarraian).
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Amaren intxaurrak” ikuskizun berria eskainiko dute, eta kultur ekitaldi orotan bezala osasun neurriak bereziki zainduko dira: saio bakoitzean 200 ikusle izango dira, eserita uneoro, eta aretoa desinfektatu eta aireztatu egingo da bi saioen artean. Datorren urterako utzi beharko dira muxuak, argazkiak,eta dantzak. Edonola ere, oholtza gainetik bada ere, urte berezi honetan gure artean izango ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Halaber, egungo osasun neurriak kontutan hartuta, lagun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.
Otsailaren 14an (igandea) izango dira herrian, eta bi emanaldi egingo dituzte Zumaiena aretoan: lehenengoa 15:00etan, eta bigarrena 17:30ean. Sarrerak entradium.com webgunearen bidez jarriko dira salgai (internet bidez soilik salduko dira sarrerak). Ostiral honetan (otsailak 5) goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai sarrerak, 6 euroren truke.
Erosi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak hemen klik eginda (ostiralean, 10:00etatik aurrera)
Txori Txikirekin, Veneziara
Inauteririk ezingo da ospatu aurtengoan, baina Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako lagunek Veneziako inauterietara eramango dituzte zumaiarrak. Zuzeneko eta taldekako emanaldiak prestatzeko zailtasunak egonik, ikus-entzunezko bat prestatu dute herritar guztientzako. Zumaiako Udal Musika Banda ere ekitaldiaren prestaketa lanetan murgilduta egon da.
Zumaiena aretoan ikusi ahal izango da otsailaren 12an eta 13an (ostiralean eta larunbatean), arratsaldeko 17:30ean. Halaber, otsailaren 15etik aurrera baleike.eus eta zumaia.eus webguneetan ikusi ahal izango da bideoa.
Ekitaldi horietarako sarrerak doakoak izango dira, eta turismo bulegoan hartu beharko dira otsailaren 4tik aurrera (10:00etan zabaltzen da turismo bulegoa). Herritar bakoitzak lau gonbidapen hartu ahal izango ditu gehienez.
Turismo Bulegoa: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita)
>> Zumaiako Agenda:
'Veneziako inauteriak' bideo-emanaldia
Otsailak 12 eta 13, 17:30 — Zumaiena
Pirritx, Porrotx, eta Marimotots
Otsailak 14, IGANDEA, bi saio: 15:00 + 17:30 — Zumaienako aretoan
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20



