Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldietarako sarrerak salduko dituzte gaur Oxforden
Internet bidez bigarren saiorako sarrerak agortu badira ere, gehiago salduko dituzte aurrez aurreko salmentan. Aurrez aurreko salmenta gaur izango da, Oxford aretoan, 17:00etatik 18:30era.
Inauterietako astelehenean, otsailaren 24an, Zumaian izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute pailazoek, eta horiekin batera, Musika eta Dantza eskolako ikasleak izango dira taula gainean. Bi saio eskainiko dituzte: lehen emanaldia 15:00etan izango da; bigarrena, 17:30ean. Zumaiena ikastetxean izango dira bi ikuskizunak.
Internet bidez 17:30eko emanaldirako sarrerak agortu badira ere (15:00etako saiorako sarrerak internetez erosi daitezke oraindik), gaur eskuratu ahal izango dira Oxforden, 17:30etik 18:30era. 6 euro balio dute sarrerek, eta gehienez sei erosi ahalko ditu herritar bakoitzak.
Gaur saltzen ez diren sarrerak Turismo Bulegoan jarriko dituzte salgai asteazkenetik aurrera.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



