Solasaldia egingo dute ostegun honetan Mari kalean, Geuretik Sortuak ekimenaren barruan
Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek gidatuko dute saioa, eta, euskalduntasunaren, erruaren eta euskal irriaren inguruko kontakizunak partekatzeko tartea izango dute zumaiarrek, "giro ludiko eta arinean". Solasaldia ostegun honetan (hilaren 22an) izango da, 19:00etan Mari kalean.
Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak "euskalduntasunaren, erruaren, euskal identitatearen, eta euskal irriaren inguruko" antzezlan obra sortzen ari dira, Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan.
Hiru sortzaileak Zumaian daude egunotan, sormen egonaldian, eta zumaiarrekin eta bertako elkarteekin biltzen ari dira, haien kontakizunak oinarri hartuta, antzezlan bat sortzeko. Prozesu honetan "euskalduntasunari eta erruari buruz" hausnartu nahi dute, "euskal identitatearen eraikuntzan hartzen ditugun edo egokitzen zaizkigun motxila ezberdin guzti horiei buruz". Aldi berean euskal irria ere ezagutu nahi dugu, "geureaz eta gure artean umoreak laguntzen baikaitu korapiloak askatzen".
Herrian dauden bitartean "jendearekin elkartu, kontakizunak eta istorioak entzun, sentsazioak bildu, eta herria eta bere pluraltasuna ezagutu" nahi dutela azaldu dute. Horregatik, zumaiar oro gonbidatu nahi dute ostegun honetan egingo den saiora, "solasaldi ireki eta arin baten bidez, elkar ezagutu eta sorkuntza prozesu honetan parte hartzeko".
Joan den astean Emakumeon* Etxean egin zuten saio bat, eta ostegun honetan (ekainak 22) bigarren saio bat egingo dute, zumaiar guztiei irekia. Solasaldia 19:00etan izango da, Mari kalean. Hirugarren saio bat ere egingo dute ekainaren 27an (asteartea), antzerki tailer formatuan.
Albiste erlazionatuak
Sormena
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Irene Iruretak lortu du 2025eko sormen beka, flyschari buruzko pop-up albuma sortzeko 2025/06/24
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
- Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabalik 2025/02/28
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18



