Sustantzien kontsumoari buruzko hitzaldia martxoaren 22an, Guraso Eskolen baitan
Estibaliz Ansotegik 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia emango du. Gazteleraz izango da hitzaldia, eta martxoaren 18a baino lehen eman beharko da izena.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek.
6 eta 18 urte bitarteko haur zein nerabeen gurasoek hiru hitzaldi desberdin entzuteko aukera izango dute. Martxoaren 1ean "Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak?" hitzaldia eskaini zuen Leyre Cano psikopedagogoak. Martxoaren 22an gazteak eta substantzien kontsumoa izango du hizpide Estibaliz Ansotegi psikologoak (gazteleraz izango da hitzaldia). Azkenik, apirilaren 26an, haur eta nerabeen ongizaterako garapen osasuntsu baterako gakoak azalduko ditu Donna Apelaniz; hitzaldi hau 12 eta 18 urte bitartekoen gurasoei zuzenduta dago.
Hitzaldira joan nahi dutenek martxoaren 18a baino lehen eman beharko dute izena.
> Izen-ematea: brankaharrera@zumaia.eus | 943 86 22 00
> Epea: martxoak 18
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



