Eskura udal aldizkariaren ale berria webgunean ere bai

2022/08/10

Udal aldizkaria etxe guztietara banatzen da. Online irakurtzeko aukera ere badago, eta nahi duenak, udaletxean edota kultur etxean eskuratu dezake paperezko alea.

Bosgarren ale honetan gai ugari bildu ditu Udalak: kiroldegia berritzeko proposamena, ZKOOP ekonomia soziala sustatzeko programa, zumaianbai.eus tokiko komertzioen erakuslehio birtuala, euskararen inguruan martxan dauden lanketak, Egutera kooperatibaren hurrengo pausoak, partaidetzazko aurrekontuak edota IV. Berdintasun Plana, besteak beste. Albiste laburrak, azken hilabeteotan egindako obrak eta udal taldeen iritziak ere irakur daitezke bertan.

OHARRA: Papereko alean bi akats daude:

  • EAJrekin harremanetan jartzeko zenbakia honakoa da: 662 69 94 19
  • Aita Mariko sarrerak hartzeko webgunea honakoa da: https://sarrerakzumaia.eus/

Aldizkaria online irakurtzeko, egin klik irudian, eta bestela, deskargatu PDF formatuan:

05_eskura_2022_uztaila_page-0001.jpg

> 'Eskura' udal aldizkariaren webguneko atala

Albiste erlazionatuak