[BIDEOA] Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasturte amaiera

2021/06/30

Musika eta Dantza Eskolako lagunek bideo baten bildu batean laburtu dute ikasturtean ikasitakoa.

Ikasturtea erraza izan ez den arren, uneoro egoeraren arabera berrasmatzen, klase prezentzialez gozatzeko aukera izan dute Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek. Urtero moduan ilusioz beteta eta bide berrietan murgiltzeko gogoz amaitu dute ikasturtea.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eskerrak eman nahi dizkiete, bai ikasleei baita gurasoei ere, izandako konfidantzagatik. Aurtengoan ikasturte amaierako emanaldia presentzialki egin ezin izan bada ere, bideo batean jaso dute ikasturtean zehar ikasitakoaren laburpena.

Albiste erlazionatuak