Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak ostiraletik aurrera egongo dira salgai

2020/02/05

Inauterietako astelehenean bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek. Internet bidezko salmenta otsailaren 7an irekiko da, ostiralean; hilaren 11tik aurrera erosi ahal izango dira aurrez aurre.

Inauterietako astelehenean Zumaian izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Bizi dantza ikuskizuna eskainiko dute pailazoek, eta horiekin batera, Musika eta Dantza eskolako ikasleak izango dira taula gainean.
Bi saio eskainiko dituzte, biak otsailaren 24an, Inauterietako astelehenean. Lehen emanaldia 15:00etan izango da; bigarrena, 17:30ean. Zumaiena ikastetxean izango dira bi ikuskizunak.

Sarreren salmenta

Sarrerak otsailaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez (entradium.com helbidean, 10:00etatik aurrera). Egunean bertan sarrerok inprimatuta eraman beharko dituzte ikusleek.
Sarrerak aurrez aurre lortzeko aukera otsailaren 11n, asteartean, zabalduko da; 17:00etatik 18:30era Alondegiko Oxford aretoan erosi ahal izango dira txartelak. Bertan saltzen ez diren sarrerak Turismo Bulegoan jarriko dituzte eskuragai, hilaren 12tik aurrera.
Sarrerak 6 euroren prezioa izango du, eta pertsona bakoitzak sei txartel eskuratu ahal izango ditu gehienez. Udaleko Kultur sailaren izenean gogorarazi dute azken urteotan egun berezietako salmentan ez direla txartel guztiak agortu.
 

Albiste erlazionatuak