Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak

2022/06/02

Zumaiako Udalak 25.000 euro bideratuko ditu auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzetara. Eskaerak ekainaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo zumaia.eus webguneko egoitza elektronikoan.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak honakoak dira: diruz lagundutako jarduerarekin bat etorri eta oinarri hauetan finkatutako epeen barruan egiten direnak, hala nola: jarduerak sustatu eta hedatzeko programak edo ekintzak, jaialdiak, folklorea, herri kirolak, eta arte plastiko edo eszenikoekin zerikusia dutenak, baita zientzia, literatura, ikus entzunezkoak eta abarrekin zerikusia dutenak ere.

Zumaiako Udalak 25.000 euroko diru partida du halako ekitaldiak antolatzeko. Dirulaguntza nahi duten elkarteek ekainaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo zumaia.eus webguneko egoitza elektronikoan.

> Oinarriak eta eskaera orria

Albiste erlazionatuak