'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak otsailaren 27an
Saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, otsailaren 25a baino lehen, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izaten dute Zumaiako gurasoek. Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Pornografia eta sexu-heziketari buruzko hitzaldia eta gero, lagun arteko harreman osasuntsuak izango dituzte hizpide otsailaren 27an (asteartea). Nerea Mendizabal psikopedagogoak lagun artean harreman osasungarriak eraikitzeko hainbat gako eskainiko dizkie Zumaiako gurasoei.
Apirila bitarte, beste bi hitzaldi
Programaren barruan beste bi hitzaldi eskainiko dituzte apirila bitartean. Martxoaren 19an "Komunikazioa familian" hitzaldia emango du Leyre Canok; eta, programarekin amaitzeko, apirilaren 23an nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Hitzaldietara joateko aurrez izena eman beharko da, kartelean zehaztutako epean, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Bizipen tailerrak
Honakoak ez dira ikasturtean egin diren lehenengo Guraso Eskolak. 2023ko azken hiruhilekoan 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek bizipen tailerretan parte hartu dute, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak gidari zituztela. Orain, 6-18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoen txanda izango da, eta, apirila bitarte, lau hitzaldi horietan parte hartzeko aukera izango dute.
Albiste erlazionatuak
Guraso Eskolak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



