Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2022ko udan
Udako kirol ikastaroen eskaintzaz gain, aurten, berrikuntza moduan, LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeentzako kirol udalekuak izango dira. Izen-emateak kiroldegian jasoko dituzte.
2022ko udan kirol jarduera eskaintza zabala izango da Zumaian. Ekaineko haurren igeriketa ikastaroan, eta kirol udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 16an zabalduko da. Gainontzeko kirol ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 6an zabalduko da.
Egin klik irudian informazio guztia ikusteko.
Ekaina:
Igeriketa: 3 urtetik aurrerako haurrak
- Egutegia: astelehen eta asteazkenak, edo astearte eta ostegunak
- Ordutegia: 17:00-19:00 (30 minutuko txandak)
- Izen-ematea: maiatzak 16-27
Uda sasoia:
Kirol udalekuak: LH5-DBH2 bitarteko haur eta nerabeak
- Nork: LH5 eta DBH2 bitarteko haur eta nerabeak
- Egutegia: Uztaileko bi hamabostaldi
- Ordua: 09:30etatik 13:00etara
- Jarduerak: tenisa, padel, arrauna, piraguismoa, ur jolasaka, mendi ibilaldiak,…
- Izen-ematea: maiatzak 16 - ekainak 3
Haurren udako jarduerak: igeriketa 3 urtetik aurrerako haurrentzat
- Nork: 3 urtetik aurrerako haurrak.
- Ordua: 30 minutuko txandak goiz edo arratsaldetan.
- Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17
Haurren udako jarduerak: surfa eta bodyboarda haurrentzat
- Ordua: 30’ txandak goiz edo arratsalde.
- Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17
Gazteen udako jarduerak: multifitness eta cyclinig 14 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat
- Izen-ematea: ekainak 6 - ekainak 17
Helduen udako jarduerak: pilates, GAP, cycling, TRX, igeriketa... 16 urtetik gorakoentzat
- Nork: 16 urtetik gorakoak
- Izen-ematea: ekainak 6 – ekainak 17.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Haurrak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



