Udaleku ibiltaria, egunpasak eta bestelako aisialdi jarduerak antolatu dituzte Zumaiako nerabeentzat
Argazki rallyan, piragua saioan edota Musika Egunean parte hartzeko aukera izango dute herriko nerabeek, besteak beste. Gainera, ekainaren 30etik uztailaren 2ra udaleku ibiltaria egingo dute, Zumaiatik Ondarroara.
Kale Heziketa programako eta Gazteguneko hezitzaileek programazio bateratua antolatu dute udarako. Bi zerbitzuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteak elkarren artean giro onean harremantzeko, eta zerbitzuok herri mailan ikusgarri egiteko, egitarau zabala prestatu dute udara begira.
Ekainean abiatuko dute egitaraua: hilaren 22an (asteartea) Zarautzera joango dira egunpasa; hilaren 25ean (ostirala) argazki rallya egingo dute herrian bertan; eta ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean, Zumaiatik Ondarroarako bidea egingo dute herriko gazteek. Hortik aurrera, uztailean zehar askotariko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Jarduera horiek guztiak doakoak izango dira, baina parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izatea, pandemia egoera dela-eta aforoak neurtu beharko dituztelako. Izen-emateko, ondorengo bi telefonoetako batera deitu edo mezu bat bidaltzea nahikoa izango da:
GAZTEGUNEA: 688 612 940 | 633 467 132
KALE HEZIKETA PROGRAMA: 688 850 239
Honakoak dira elkarlanean antolatutako jarduerak (24 pertsonako aforoa egongo da saio horietan):
- Ekainak 25 (ostirala) | ARGAZKI RALLYA (19:00)
- Ekainak 30-uztailak 2 | UDALEKU IBILTARIA: ZUMAIA-ONDARROA
- Uztailak 8 (osteguna) | PIRAGUA
- Uztailak 15 (osteguna) | PADDLE SURF
- Uztailak 22 (osteguna) | SNORKEL (GETARIAN)
Bestalde, Gazteguneak bere programazio propioa ere osatu du. Ohiko programazioaz gain, honako irteerak antolatu dituzte (egunpasetan 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute):
- Ekainak 22 (asteartea) | ZARAUTZERA EGUNPASA
- Uztailak 6 (asteartea) | DONOSTIARA EGUNPASA
- Uztailak 13 (asteartea) | MUSIKA EGUNA ZUMAIAN
- Uztailak 20 (asteartea) | ARBOLISMOA
Bizi dugun pandemia egoera dela-eta aldaketak izan daitezkeela kontutan hartuta, xehetasunak Instagrameko kontuan (@gaztetxola) zein Whatsapparen bidez zabalduko dituztela adierazi dute antolatzaileek.


Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25



