Zumaiarrei deialdia zaintzari buruzko galdetegia betetzeko
Galdetegiaren helburua da Zumaiako Udala eta Prebentzio Mahaia lantzen ari diren zaintzari buruzko diagnostikoa osatu eta aberastea. Herritar orok erantzun dezake galdetegia, labur.eus/zumaiazaintza webgunean.
Zumaiako Prebentzio Mahaia zaintzaren gaiari lotutako erronka nagusienak identifikatu eta lantzeari ekin zion 2023an. Koordinazio mahaia eratu ondotik, hainbat saio zabal egin dituzte. Gizarte zerbitzuetako, osasun arloko eta nagusien egoitzetako ordezkari eta langileak, herriko eskoletako ordezkariak, zaintza lanetan zein boluntario moduan aritzen diren herritarrak, Nagusien Mahaiko kideak, mugimendu eta talde feministetako kideak... ari dira parte hartzen, baita udal ordezkari eta teknikariak ere. Prozesua dinamizatzeko Elhuyar fundazioaren laguntza izaten ari dira.
> Bete galdetegia
Zaintzari buruzko diagnostikoa egitea izango da lehenengo pausoa, herri mailako errealitatea ahalik eta era zehatzenean ezagutzen saiatzeko. Hainbat informazio iturri baliatuko dituzte horretarako, hala nola, datu estatistikoak edota Zumaiako udal zerbitzu ezberdinetako partaidetza datuak. Baina informazio zuzena ere bildu nahi dute, eta, horretarako, herritarren ekarpena jaso nahi dute. Galdetegia prestatu dute horretarako.
Honako gaien inguruko galderak bildu dituzte: familia barruko zaintza, Zumaiako herritarren egoera fisiko eta psikikoa, herritarren kohesioa, Zumaiako zerbitzuak, eta Zumaiako irisgarritasuna.
Herritar orok erantzun dezake galdetegia, pertsonako behin bakarrik. Erantzun batzuen arabera galdera berriak aktibatu/desaktibatuko dira, eta, gehienez, 15 minutu inguru behar dira galderak erantzuteko (kasu askotan gutxiago). Helburua da Zumaiako 500 herritarrek, gutxienez, bete dezatela.
> Bete galdetegia
Zumaiako Prebentzio Mahaia, Zumaiako herritarrekin lan egiten duten herriko hainbat erakunde elkartzen dituen sarea da. Erakundeen artean helburu komunak eta bateratuak definitzeko eta herritarren prebentzioan eragin dezaketen programak aurrera eramateko elkartzen da Mahaia.
Zaintzaren gaia pil-pilean
Asko dira gure inguruan zaintzaren gaia lantzen ari diren eragileak. Pandemia aurretik arazoa mahai-gainean bazegoen ere, pandemiak are ikusgarriagoa egin zuen zaintzaren gaiari heltzeko beharra. Hori horrela, gai honen inguruan askotariko ekimenak sortzen ari dira.
Zumaian eta eskualdean bertan, Prebentzio Mahaia eta Udala egiten ari diren lanketaz gain, beste bi ekimen daude martxan: Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta Mugimendu Feministak bultzatutako Zaintzen duen Zumaia irudikatzen ari gara prozesua, batetik; eta Urola Kostako Udal Elkartea egiten ari den diagnostikoa, bestetik. Zumaiako Udala zein Prebentzio Mahaia prozesu horiekin koordinazioan dago prozesu hau hasi zuenetik, eta hala jarraituko du hurrengo pausoak emateko ere, diagnostikoaren ondorengo faseetan pausoak elkarrekin emateko.
> Bete galdetegia
Albiste erlazionatuak
Zaintza
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Gai zehatzei begira jarriko dira 'Zumaian zaintza zaintzen' prozesuaren hurrengo fasean 2024/03/05
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



