Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako
Zumaiako haur eta nerabeei zuzendutako hiru irteera antolatu dituzte Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, apirilaren 1a baino lehen.
Ludotekako eta gazteguneek egitarau bateratua prestatu dute udaberriko oporretarako. Hiru irteera antolatu dituzte, bakoitza adin-tarte zehatz bati zuzenduta. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, apirilaren 1era arte. Plaza kopurua mugatua izanik, izen-emate gehiegi badaude, zozketa bidez banatuko dituzte plazak.
Honakoak dira irteerak:
- Ziortza-Bolibarren gaua pasako dute 13 eta 17 urte bitarteko nerabeek, apirilaren 19tik 20ra. Gaztegunean eman beharko dute izena, eta 15 euro ordaindu beharko dituzte.
- LH1-3 bitarteko haurrak Basondora egingo dute egunpasa apirilaren 20an. Basondo Urdaibaien kokatuta dagoen 60.000 metro karratuko basafauna babestua da. Bertan inguruko basanimali nagusiak aurkituko dituzte haurrek: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajinetak... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile asko ere. Irteeran parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.
- Azkenik, LH4 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeek Zirkuolara lantegira egunpasa egingo dute apirilaren 21ean. Haur eta nerabeek arte eszenikoen eta zirkoaren modalitate desberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute. 10 euro ordaindu beharko dira, eta Ludotekan edo Gaztelekuan eman beharko da izena.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Ludoteka
- Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 1 arte 2024/09/24
- Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo dute datorren astelehenean 2024/09/18
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2024/09/04
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2024/09/04
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- 2012an jaiotakoentzako ate ireki saioak eta jolasak egingo dituzte Gaztegunean 2024/06/03
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak antolatu dituzte udaberriko oporretarako 2024/03/04
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29