Eskura udal aldizkariaren laugarren alea webgunean ere irakurgai

2022/01/18

2022ko aurrekontuak, auzoetako hobekuntzak, Komentuko proiektua, Egutera energia kooperatiba, eta hezkuntza arloa lantzen dira bertan, besteak beste. Albiste laburrak, azken hilabeteotan egindako obrak edota udal taldeen iritziak ere irakur daitezke bertan.

Laugarren ale honetan gai mordoa bildu ditu Udalak: 2022rako aurrekontuen laburpena -auzoz auzo egingo diren hobekuntzak landu ditu bertan-, Komentuko proiektuaren nondik norakoak, Egutera energia kooperatiba, udal eraikinen arteko zuntz optiko sare propioa eratzeko lanak, Oikiako industrialdeko aurrerapausoak, Zumaian hezkuntzaren inguruan martxan jartzen ari diren lanketak eta obrak, eta Urrezko Bikain ziurtagiria, besteak beste. Albiste laburrak, azken hilabeteotan egindako obrak edota udal taldeen iritziak ere irakur daitezke bertan.

Aldizkaria online irakurtzeko, egin klik irudian, eta bestela, deskargatu PDF formatuan:

> 'Eskura' udal aldizkariaren webguneko atala

 

ZUZENKETA:

"Atzo gaur da" atalean Zumaiako Karmeldar Oinutsen San Jose komentua sortu zenekoak bildu dira. Herritar baten ohartarazpenari esker jakin du Udalak argazkian agertzen diren mojak ez dira karmeldarrak. Zumaiako Udalak bere fototekan zuzenketa egingo du, eta Eusko Mediari eskatuko dio zuzenketa bere artxiboan ere jaso dezala.

 

Albiste erlazionatuak