‘Normaltasunera’ itzultzen ari da liburutegia, prebentzio neurriak hartuta eta edukiera kontrolatuta
Zumaiako Udal Liburutegiak posible diren zerbitzu guztiak eskainiko ditu aurrerantzean. Espazio guztietan edukiera kontrolatuko dute, eta erabiltzaileek prebentzio neurriak bete beharko dituzte. Liburutegia “beste modu batean” erabili beharko da osasun krisia arindu bitartean.
Zumaiako Udal Liburutegiak ohiko zerbitzuak eskaintzen ari da dagoeneko, baina Osasun Sailak ezarritako arau eta irizpideak betez. Arau orokor gisa, erabiltzaileek maskara jantzita eduki beharko dute uneoro, eta garrantzitsua izango da eskuak sarri garbitzea, liburutegian bertan jarritako hidrogelekin; edukierari dagokionez ere mugak izango dira osasun krisiak irauten duen tartean. Liburuzainek adierazi dutenez “beste modu batean” erabili beharko da liburutegia.
Ikasgela:
Ikasgelan, orain arte bezala, 24 eserleku egongo dira erabilgarri, eta liburuzainek bertara joan aurretik lekua erreserbatzea aholkatu dute. Gainera, talde lanik ezingo da egin bertan.
Helduen liburutegia:
Helduen liburutegian mailegu zerbitzua martxan egon da azten asteotan, baina herritarrek ez dute aukerarik izan apalategietara sartzeko. Datorren asteartetik aurrera, ordea, gune hau ere irekita egongo da: 25 pertsonako edukiera izango du espazioak. Hemen ere ezin izango da taldekako lanik egin. Gainera, ekainaren 30etik aurrera, prentsa eta aldizkariak irakurri ahal izango dira liburutegian bertan.
Haurren liburutegia:
Haurren liburutegian edukiera 20 pertsonakoa izango da. Txiki txokoak itxita jarraituko du, baina bertako liburuak etxera eraman ahal izango dituzte erabiltzaileek.
Mailegu zerbitzua:
Mailegu zerbitzuari dagokionez, erabiltzaileek bi aukera edukiko dituzte: liburuak aurrez eskatzea, edo liburutegian bertan zuzenean hartzea. Aldi berean gehienez lau pertsona egon daitezke apalategietan, 30 minutuz bakoitza. 12 urtetik beherakoek heldu batekin batera joan beharko dute mailegua hartzera.
Ordenagailuak:
Ordenagailuei dagokionez, helduen liburutegian hiru egongo dira martxan; haurren liburutegian, berriz, bi ordenagailu izango dira erabilgarri. Erabiltzaile bakoitzak egunean gehienez ordubetez erabili ahal izango ditu. Ordenagailua erabili ostean, erabiltzaileak teklatua desinfektatu beharko du horretarako eskura izango duen produktuarekin.
Udako ordutegia
Helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita astelehenetik ostiralera; haurren liburutegia, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Astearte eta ostegun arratsaldeetan ere irekita egongo dira bi liburutegiak, 18:00etatik 20:00etara. Ikasgelak helduen liburutegiaren ordutegi berdina izango du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
Haurrak
Liburutegia
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21
- Eider Rodriguez eta Alex Gurrutxagaren arteko solasaldia, eta ipuin kontaketa musikatua antolatu dituzte Liburuaren Egunaren bueltan 2022/04/01



