2022ko Guraso Eskolen programazioa prest
Beste urte batez, 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen guraso eta tutoreei zuzendutako tailerrak prestatu ditu Zumaiako Udalak. 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerretan izena emateko epea urtarrilaren 3tik 10era bitartean egongo da zabalik.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek.
0-6 urte bitarteko haurren gurasoek bizipen tailerretan eman ahal izango dute izena. Aurten bost saioko programa izango da, eta Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak izango dira gidari. 6-18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoen kasuan, hiru hitzalditan parte hartzeko aukera izango dute, modu autonomoan.
Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
0-6 urte bitarteko gurasoentzako bizipen tailerrak
Bizipen tailerrean guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek. Aurten, bost saioko programa izango da, eta larunbatetan izango dira saioak. Dinamizatzaileak aurreko urteetako berdinak izango dira, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak, eta bi talde osatuko dira (bata euskaraz, bestea gazteleraz).
Bizipen tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek urtarrilaren 3tik 10era bitartean eman beharko dute izena, herriko ikastetxeek e-posta bidez zehaztutako moduan edo Gizarte Zerbitzuen Branka eraikinean edo 943 86 22 00 telefono zenbakira deituta egin beharko dute izen ematea. Bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek.
Matrikulak 20 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-ematea egiterako momentuan aurkeztu beharko da ordainagiria.
Hiru hitzaldi 6-18 urte bitartekoen gurasoentzat
6 eta 18 urte bitarteko haur zein nerabeen gurasoek ere izango dute aukera Guraso Eskolan parte hartzeko. Horien kasuan, hiru hitzaldi desberdin entzuteko aukera izango dute. Martxoaren 1ean "Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak?" hitzaldia eskainiko du Leyre Cano psikopedagogoak. Martxoaren 22an gazteak eta substantzien kontsumoa izango du hizpide Estibaliz Ansotegi psikologoak (gazteleraz izango da hitzaldia). Azkenik, apirilaren 26an, haur eta nerabeen ongizaterako garapen osasuntsu baterako gakoak azalduko ditu Donna Apelaniz; hitzaldi hau 12 eta 18 urte bitartekoen gurasoei zuzenduta dago.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Gizarte Zerbitzuak
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Irailaren 21ean hasiko da martxan 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua 2024/09/02
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29