Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da
Azaroaren 26an (ostirala) amaituko da epea. Eskaerak telematikoki edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu daitezke.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, azaroaren 26ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira.
Baldintzak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.
18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko.
Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian). Zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Zumaiako Udalarekin, 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
-
Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia
- Alokairuaren kontratuaren kopia
-
Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)
-
Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)
-
Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.
-
Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000.
-
Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)
-
Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak
-
Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
-
Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
Etxebizitza
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04
- Zabalik dago alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/08/02
- Datozen urteei begirako etxebizitza babestuen promozioak adostu dituzte Zumaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2023/03/29
- Martxan dago Udal Etxebizitza Bulegoa 2023/03/27