Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta % 30era iristea izango da 2021eko kanpainaren helburua. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
|
2020an |
2018an |
2016an |
2014an |
2012an |
Aitorpena egin zuten zumaiarrak |
5.232 |
5.105 |
4.946 |
4.954 |
5.056 |
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izatea eskatu zutenak |
1.475 (% 28,19) |
1.296 (% 25,38) |
1.212 (% 24,50) |
1.000 (% 20,19) |
920 (% 18,19) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
-
Autolikidazio proposamena
-
Mekanizatua
-
Internet bidezkoa
Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
AM aholkulariak |
943 862609 |
|
Unanue aholkulariak |
943 860960 |
|
Zumai aholkularitza |
943 862624 |
Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Apirilaren hasieran bidaliko ditu Aldundiak proposamen horiek, eta apirilaren 12tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 16tik ekainaren 8ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten ekainaren 30an amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean.
Beste zerga batzuetan ere euskaraz!
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiarazi zuen iaz, eta epe horren bukaeran hauxe lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea (gaur egun 80.500 inguru).
Horregatik, «Ogasunarekin euskaraz» logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarri guztiei, UEMAko Gipuzkoako gainerako herrietan bezala.