Pornografia eta sexu-heziketari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira Guraso Eskolak, urtarrilaren 30ean
Lehen saioan Eider Goiburu sexologoa izango da Zumaian. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, urtarrilaren 28a baino lehen, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izaten dute Zumaiako gurasoek. Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Apirila bitarte, lau hitzaldi
Iragarri duten programaren barruko lehenengo saioa urtarrilaren 30ean izango da, eta sexu-heziketa eta pornografiaz ariko da Eider Goiburu psikologoa (hitzaldia 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzenduta dago bereziki); otsailaren 27an lagun arteko harreman osasuntsuen inguruko saioa eskainiko du Nerea Mendizabalek; martxoaren 19an "Komunikazioa familian" hitzaldia emango du Leyre Canok; eta, programarekin amaitzeko, apirilaren 23an nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Hitzaldietara joateko aurrez izena eman beharko da, kartelean zehaztutako epean, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Bizipen tailerrak
Honakoak ez dira ikasturtean egin diren lehenengo Guraso Eskolak. 2023ko azken hiruhilekoan 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek bizipen tailerretan parte hartu dute, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak gidari zituztela. Orain, 6-18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoen txanda izango da, eta, apirila bitarte, lau hitzaldi horietan parte hartzeko aukera izango dute.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Guraso Eskolak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



