Gurasoei zuzendutako formakuntza saioak izango dira otsaila eta martxoan
Beste urte batez, 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako tailerrak prestatu ditu Zumaiako Udalak. Guraso Eskolan izena emateko epea urtarrilaren 18tik 30era bitartean egongo da zabalik.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza sailak elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek.
Guraso Eskolan parte hartu nahi duten herritarrek urtarrilaren 18tik 30era bitartean eman beharko dute izena. Herriko ikastetxeek e-posta bidez zehaztutako moduan edo brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da horretarako. Bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek.
Matrikulak 20 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-emate orriarekin batera aurkeztu beharko da ordainagiria.
>> Izen-emate orria
Bizipen tailerrak (0-6 urte bitartekoen gurasoentzat):
0 eta 6 bitarteko haurren gurasoek bizipen tailerretan parte hartu ahal izango dute, otsailaren 13an eta 27an. Bigarren talde bat osatzen bada, martxoaren 20an eta 27an errepikatuko dute tailerra. Aurtengoan ere Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuko dituzte saioak, eta haurra ulertzeko tresnak eskuratu eta guraso izatearen inguruan hausnartzeko aukera izango dute partaideek.
>> Informazio orria
Elkarbizitza familian eta lagunartean (6-11 urte bitartekoen eta 12-18 urte bitartekoen gurasoentzat):
6 urtetik 18 urtera bitarteko gurasoek familia eta lagunarteko elkarbizitza landuko dute Izar Arregi psikologo-terapeutarekin. Lau larunbatetan egingo da ikastaroa (otsailaren 6an eta 20an, eta martxoaren 6an eta 13an) eta saio bakoitzak ordu t´erdiko iraupena izango du. Bi talde osatuko dituzte: 6 eta 11 urte bitartekoen gurasoena (10:00etatik 11:30era), eta 12 eta 18 urte bitarteko gurasoena (12:00etatik 13:30era).
Adin-tarte bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuta, bi taldeek honako gaiak landuko dituzte: lagunarteko harremanak eta Covid garaiko harreman mota berriak, guraso moduan lagunarteko harremanetan duten paperaren inguruko hausnarketa, edota teknologia berrien eragina, besteak beste. Ikastaroak diziplina positiboa lantzeko gakoak eskainiko dizkie gurasoei, familiako elkarbizitza hobetzeko asmoz.
>> Informazio orria (6-11 urte bitartekoen gurasoak)
>> Informazio orria (12-18 urte bitartekoen gurasoak)
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Zumaia bizitzeko da
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Hezkuntza
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
Haurrak
Herri hezitzailea
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03



