Martxan da Covid-19ak sortutako egoerari erantzuteko foroa
Udal talde politiko guztiak batzen dituen foroa osatu du Zumaiako Udalak, Covid-19ak sortutako krisiari erantzun bateratua emateko. Krisiaren ondorioei erantzuteko partida bat sortzea adostu dute, besteak beste.
Covid-19ak sortutako egoerak duen garrantziagatik eta neurri bateratuak hartzen saiatzeko asmoz, Zumaiako Udalean foro berri bat osatu dute. Foro honen lehen bileran udal ordezkaritza duten hiru talde politikoetako ordezkariek parte hartu dute. Aurrerantzean foroan udal teknikariek ere parte hartzea adostu dute, eta arlo ekonomikoari dagokionez, bi neurri nagusi zehaztu dituzte.
Lehenik, Gipuzkoako Foru Funtsetik Zumaiako Udalaren aurrekontura iritsitako kopuruaren zati bat itzuli beharko dela aurreikusita, 1.5 milioi euro gordetzea erabaki dute foroan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazitakoaren arabera, ez dira beteko Foru Funtsaren kalkulua egin zenean zeuden zerga bilketa aurreikuspenak; horren ondorioz, Udalek jasotako diruaren zati bat Foru Funtsera itzuli beharko dutela aurreikusten dute, Zumaiaren kasuan, 1.5 milioi euro inguru. Aurreikuspen horiek ezagututa eta Udalaren egora ekonomiko-finantziarioa aztertuta, zuhurtziaz jokatu eta diru-kopuru hori gordetzea erabaki dute.
Bigarrenik, Covid-19aren krisiak sortuko dituen beharrak asetzeko diru-partida bat sortzea adostu dute. Partidaren zenbatekoa hartu beharreko neurrien arabera moldatuko dutela azaldu dute udal ordezkariek, eta ondorengo arlo eta ekimenetarako bideratuko da, batez ere:
• Gizarte Zerbitzuak: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta Gizarte Arloko Diru Laguntzak indartuko dira.
• Alokairuan dauden herritarrei laguntzak
• ERTE egoeran dauden eta zaurgarritasun egoeran gelditzeko arriskuan dauden langileei laguntzak.
• Merkatari, ostalari, autonomo eta enpresentzat laguntzak
• Kultur jardueren sustapenerako laguntzak
• Beste administrazioek zabaldutako diru laguntzen inguruko orientazioa, informazioa eta aholkularitza
Bi erabaki horiek hartuta, arlo bakoitza aztertu, eta erantzun egokiena emateko laguntza eta neurriak adostea izango da foroaren hurrengo zeregina.
Covid-19ak sortutako egoerak epe motz, ertain eta luzean izango dituen ondorioei begira lan egiteko konpromisoa agertu dute. Era berean, azterketa sakona egin beharko dutela nabarmendu dute, herritarrei behar dituzten laguntza guztiak iritsiko zaizkiela bermatzeko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20



