Santelmoetako danborradetako entseguak ostiral honetan abiatuko dituzte
Hilaren 28an, ostiralean, hasiko dituzte Komentuan San Telmo jaietako helduen zein haurren danborradetako entseguak. Haurrek 18:30etik 19:30era entsegatuko dute; helduen txanda 21:30etik 22:30era izango da.
Apirilaren 17tik 26ra bitartean izango dira 2020ko santelmoak. Jakintza Berri Elkarteak helduen eta haurren danborradarako entseguen berri eman du festetarako hilabete t´erdiren faltan.
Ostiral honetan, otsailaren 28an, abiatuko dituzte haurren zein helduen danborradetako entseguak. Udalaren eta Jakintza Berri Elkartearen izenean danborradetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.
Haurren danborrada
2013. urtea baino lehenago jaiotakoek parte hartu dezakete haurren danborradan. Entseguak ostiraletan 18:30etik 19:30era eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara izango dira, eta lehen saioa ostiral honetan bertan izango da Komentuan.
2014an edo 2015ean jaiotako haurrek otarrak eta arraunak eraman ahal izango dituzte danborradan. Horretarako, entsegu orduetan eman beharko dute izena.
Helduen danborrada
Helduek ere ostiral honetan hasiko dituzte entseguak. Horiek ostiraletan 21:30etik 22:30era eta larunbatetan 15:00-16:00 entsegatuko dute. 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute helduen danborradan.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Haurrak
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



