Zabalik dago uztailean haurren zaintzaileak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea
Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek, betiere urteko diru sarrera garbia 30.000 eurotik beherakoa baldin bada. Uztailaren 13a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek, udaletxean ala udalaren erregistro elektronikoaren bitartez.
Uztailean udaleku irekien zerbitzua ez ematearen ondorioz, haurrak zaintzeko pertsona bat kontratatu beharra duten errenta baxuko familiak lagundu nahi ditu Zumaiako Udalak, kontziliazio eta zaintza arazoak saihesteko.
Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek, betiere urteko diru sarrera garbia 30.000 eurotik beherakoa baldin bada. Zumaiako udaletxean egin beharko dira eskaerak, harrerara bertaratuta edota baliabide elektronikoen bidez. Uztailaren 13a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek, udaletxean ala udalaren erregistro elektronikoaren bitartez.
Uztailean haurrentzako zaintzailea kontratu behar duten errenta baxuko familiek gehienez ere 1.000 euro jasoko dute. 20.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenek 1.000 euro jasoko dituzte, hilabeterako aldi osoko kontratua egiten badute. Lanaldi partzialeko kontratuak edo iraupen laburragokoak eginez gero, dirulaguntza horren zati proportzionala emango da.
20.000 eta 30.000 arteko diru-sarrerak dituztenei pertsona bat kontratatzearen kostua % 50ean diruz lagunduko die Udalak gehienez ere 500 euro arte.
Bestalde, gogoratu dute Urola Kostako Udal Elkarteak lan poltsa bat sortu duela zaintza lanetarako. Hala, haurrak zaintzeko pertsona bat behar duten familiek zerbitzu horretara jo dezakete eta beraien beharrizanetara egokitzen den pertsonarekin harremanetan jarriko ditu Urola Kostako zerbitzu horrek. Horretarako, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi edo 943890808 telefonora deitu beharko dute familiek.
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Uztailean haurrentzako zaintzailea kontratu behar duten errenta baxuko familiek gehienez ere 1.000 euro jasoko dute.
Urteko irabazi garbia 20.000 eurotik beherako duten familiek:
- 1.000 euroko dirulaguntza jasoko dute, uztailean hilabete baterako, haurrak zaintzeko pertsona bati egun osoko kontratua egiten dioten familiek.
- Lanaldi partzialeko kontratuak edo iraupen laburragokoak eginez gero, dirulaguntza horren zati proportzionala emango da.
- Dirulaguntza behin bakarrik emango da, ordainketa bakarrean eta uztaileko gastua ordaintzeko izango da.
Urteko irabazi garbia 20.000 eta 30.000 euro bitartekoa duten familiek, gehienez ere 500 euro jasoko dituzte:
- Pertsona bat kontratatzearen kostua % 50ean diruz lagunduko die Udalak gehienez ere 500 euro arte.
- 1.000 eurotik beherako kontratazioetan Udalak kopuruaren % 50 estaltzeko dirulaguntza emango du.
- Dirulaguntza behin bakarrik emango da, ordainketa bakarrean eta uztaileko gastua ordaintzeko izango da
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskatzaileek eskabidearekin batera honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:
- Eskatzailearen eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideen NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
- Bizikidetzako unitateko kide guztien diru sarreren zinpeko aitorpena.
- Besterentzako lana eginez gero: lan kontratua eta azkeneko hileko nominaren fotokopiak edo eskaeraren aurreko 3 hilabetekoak (nomina desberdinak diren kasuetan).
- Enpresari edo profesionalen kasuan, Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpenaren kopia.
- Langabezia laguntza edo prestazioa duten langabeak: laguntza edo prestazioaren Lanbide SEPEko ziurtagiria, zenbatekoa eta aldia adieraziaz, edo laguntza ez dagokionaren ziurtagiria.
- Lanbideko DARDE orria. Atzerritar irregularren kasuan (lan baimena ez duten atzerritarrak) DARSE orria.
- Pentsiodunak: azkeneko pentsioaren kopia, edo eguneraketa pentsioa edo pentsioa ez dagokiola kreditatzen duen edozein agiri.
- Aldian behingo beste laguntzen onuradunak: dokumentu egiaztatzailea (pentsio planak, atzerrian pentsioak...).
- Haurren zaintzaileari egindako kontratuaren kopia.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08




