Artxibo historikoa, eskura

 

Paperak, txostenak, dokumentuak, planoak… denetarik aurki daiteke Udal artxibo historikoan. Denetarik dago; milaka datu, historia osatzen duten milaka datu eta istorio. Horren jakitun, hau da altPribilejioaxor bat duela jakinik, bertako dokumentazioa herritarren eskura izatea, edonork kontsultatzeko modura jarri du Udalak.

Zumaiako Udalak, bere historiako istorioak eta datuak herritarren artean zabaldu nahi ditu, herriaren istorioak herritarren eskura jarri nahi ditu. Horretarako, udal artxibo historikoan aurki daitezken historiaren pasarteak eta bitxikeriak argitaratuko ditu gune honetan. Hilero, artxibo historikoan aurki daitezkeen dokumentuekin osatutako artikuluak plazaratuko ditugu. Bertan, artxiboan aurki daitekeen guztiaren zertzelada batzuk besterik ez dira aipatuko, milaka baitira artxiboan dauden kontuak, baina gure herriaren iragana ezagutzeko baliagarriak izango dira.

Artikuluak

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak babestutako proiektua

Kontsulta aukera

Herriko txokoren baten, eraikinen baten inguruko zerbait jakin nahi duenak, udaleko artxiboa ere horretarako egokia du. Horretarako, artxiboan jakin nahi dugun kontu horri buruzko erreferentziarik ba ote den kontsultatzeko webgunea jarri du abian Udalak: zumaiakoartxiboa.net

Bilaketak, 3 pausotan

1.Sartu www.zumaiakoartxiboa.net web orrian Chrome edo Firefox Nabigatzaile batekin.
2. Erabili bilaketa irizpideak bilatu nahi dugunaren arabera. Bilaketak daten artean egin daitezke, edo eta testuaren arabera. Testuaren arabera bilaketa eginez gero, bi bilaketa egin beharko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Adibidez “portua” hitzarekin zerbait bilatu nahi baldin bada, lehenbizi testua1 koadroan “portua” hitza jarriko dugu eta “Bilatu” botoia sakatuko dugu. Gero berdina egingo dugu baino testua1 koadroan “puerto” jarrita.
3. Udaletxeko artxiboan bilatutakoaren dokumentazio kontsulta egin nahi izanez gero, Kontsultan agertzen den zenbakia apuntatuko dugu eta kontsulta eskaera egin helbidean.

artxiboa web