Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako
Ludotekako, Gazteguneko eta Kale Heziketa programako hezitzaileek egitarau bateratua prestatu dute gabonetarako. Zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzea da helburuetako bat.
Udalaren zerbitzuak dira hirurak, baina bakoitzak adin-tarte jakin bati, eta talde bakoitzaren ezaugarri eta behar konkretuei erantzutea du helburu. Urtean zehar dinamika propioa baldin badute ere, tarteka ekintza bateratuak antolatzen dituzte, zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.
Hori horrela, neguko oporrei begira bi ekintza bateratu antolatu dituzte. Abenduaren 28an (asteazkena) Ludotekako LH4-6 bitarteko haurrak eta Gazteguneko zein Kale Heziketa programako nerabeak Txuri Urdinera joango dira, egunpasa. Urtarrilaren 3an, berriz, nerabeen arteko futbol txapelketa egingo dute
Zerbitzu bakoitzaren erabiltzaile diren haur eta nerabeak elkarren artean harremandu eta momentuak konpartitzeko helburua izateaz gain, herri mailan eta haur eta nerabeen artean hiru zerbitzuak ezagutarazi nahi dituzte antolatzaileek. Ekintza bateratu horiez gain, zerbitzu bakoitzak antolatutako gabonetako ekintza bereziak izango dira datozen asteotan:
Ludoteka:
Ludoteka itxita egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra bitartean, baina, aurrez aipatutakoaz gain, honako bi ekintza egingo dituzte:
-
Abenduak 18, igandea: GABONETAKO APAINGARRIAK egiteko tailerra "familia giroan" (LH1-6ko haurrentzat eta euren familientzat)
-
Abenduak 26, astelehena, TXURI URDINera irteera (LH1-3)
Kale Heziketa programa:
Programa honetan parte hartzen duten nerabe talde itxiei zuzendutako ekintzak dira honakoak:
- Abenduak 29, osteguna: COSTA JUMP parkera txangoa
- Urtarrilak 7, osteguna: ESCAPE ROOM jarduera
Gaztegunea:
Ekintza bereziez gain, astelehenetik ostiralera goizez zerbitzua zabalik egongo da, 10:00etatik 13:30era.
-
Abenduak 29, osteguna: IRUÑA SALTING jolas parkera txangoa
-
Urtarrilak 4, asteazkena: ESCAPE ROOM jarduera
Irteeren berri emateko, bilera bat antolatuko dute Gazteguneko hezitzaileek guraso eta tutoreentzat. Abenduaren 22an (osteguna) izango da saioa, arratsaldeko 16:00etan Gaztegunean bertan.

Albiste erlazionatuak
Gaztegunea
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
- 2013an jaiotakoentzat zabalduko dute Gaztegunea ekaineko eta uztaileko asteazkenetan 2025/06/03
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Ludoteka
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



