Albisteak


Musikak hartuko du Zumaia uztailaren 30etik abuztuaren 11ra
Zumaiako 35. Musika Jaialdia datorren asteartean, uztailaren 30ean, abiatuko da. Urtero bezala, egitarau oparoa osatu dute.

Asteazkenean, uztailaren 24ean, Tokiko Gobernu Batzordea egingo dute
12.00etan izango da ezohiko Tokiko Gobernu Batzordea, Udaletxeko Pleno Aretoan. Hirigintzari lotutako gaiak landuko dira.

Inguruko herrietatik Zumaiara erosketak egitera datozenek TAO zerbitzua ordu t’erdiz doan erabili ahal izango dute
Gertu Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartearen ekimenez, inguruko herrietatik Zumaiara erosketak egitera datozenek ordu t’erdiz doan aparkatu ahal izango dute TAO gunean.

Astelehenean, uztailaren 22an, Itzurun hondartzan egingo duten grabaketak eragingo dituen aldaketak
Itzurun hondartzaren erditik eskuinerako aldearen zati bat itxita egongo da uztailaren 22an, astelehenean, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30era. Woody Allen zinemagilearen film berria grabatuko da Itzurun hondartzan.

Udaltzain plaza bat betetzeko hautaketa prozesuko proba fisikoen behin behineko emaitzak argitaratu dira
Udaltzain plaza bat behin betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiak antolatutako hautaketa prozesuko proba fisikoen behin behineko emaitzak argitaratu dira.

Diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabetuak kontratatzeko
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da irailaren 20an. Orotara, 214.500,00 euro emango dira dirulaguntzatan.

Abuztuan eta irailean lanaldi osoan lan egiteko turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko da
Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko premiazko hautaketa prozesua jarri du martxan Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo da prozesua eta izena emateko epea epea uztailaren 22an amaituko da.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketako oinarriak argitaratu dira
Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 32. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Kultur agenda jasotzeko izena eman beharko da berriro
Zumaian antolatzen diren kultur ekitaldien berri ematen du agendak. Hemendik aurrera honakoa jaso nahi duten herritarrek berriz eman beharko dute izena.

Bihar goizean, uztailaren 12an, txalupa zerbitzua etenda egongo da
Txomin Agirreko pantalanera iristeko eskaileretan egingo diren konponketek sortuko dute udako txalupa zerbitzuan etenaldia. Arratsalderako martxan egongo da zerbitzua.

Euskaltzaleen Topaguneak pertsona bat kontratatuko du, Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko
2019-2020 aldiko Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bat kontratatuko du Euskaltzaleen Topaguneak, egun erdiz eta 15 hilabetez, aurtengo urrian hasita. Dinamizatzaile hori aukeratzeko lehiaketan izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 26ra arte.

Arranpla berriro ireki da, konponketa lanak amaitu ostean
Ekainean abiatu zituen Portu Zuzendaritzak Arranpla konpontzeko lanak. Kaltetuta zeuden zimenduak konpondu dituzte, horrek sor zitzakeen arazoak ekidin eta segurtasuna bermatzeko.

2015-2019 legegintzaldiko alkatearen soldataren datuen inguruko argipena
Aurreko asteko plenoan onartu ziren legealdi honetako alkate eta zinegotzien soldatak. Pleno horretan alkatearen soldata 28. mailatik 24. mailara jaistea onartu zen, alderdi guztien aldeko botoekin. Bi maila horien arteko jaitsiera %11koa da.

Mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituen makina jarri da Alondegian, Kultur Dealers ekimenaren baitan
Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren ekimen bat da, sormen literarioa sustatzeko eta plazaratzeko. Gipuzkoako 12 leku ezberdinetan kokatu dira makinak. Zumaiakoa, Alondegia kultur etxean dago.

Kantauri plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketaren emaitza argitaratu da
Notario aurrean egin zen zozketa ostiralean, uztailaren 5ean.

Osasun etxeetara euskaraz ez dakien medikua bidali izana salatu dute Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk
Erakundeek euskaraz dakien medikua eskatu diote Osakidetzari, eta adierazi dute arnasguneetako herritarren eskubideak bermatzeko, beharrezkoa dela profesional euskaldunak jartzea.

Liburutegirako administrari lanpostua betetzeko hautaketa prozesuko puntuazio totalak argitaratu dira
Lanbideren bidez egin da kontratatzeko prozesua. Epe barruan aurkeztu diren erreklamazioak aztertu eta erantzun ondoren, merituen behin betiko kalifikazioak eta hautaketa prozesuko puntuazio totalak argitaratu dira.

Salgai daude Sapere Aude Sinfonietta orkestraren eta San Pedro Abesbatzaren kontzertuetarako sarrerak
35. Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdia izango da uztailaren 30etik abuztuaren 11ra. Bi ekitaldi hauetarako sarrerak turismo bulegoan daude salgai dagoeneko.

Uztaileko bigarren astean zehar txandakako zirkulazioa jarriko dute Txomin Agirre kaleko zati batean
Konponketa lanak egingo dituzte uztaileko bigarren astean Kofradia pareko errepidean. Lurreko zuloak eta kutxatilak konponduko dituzte. Errail bat itxita egongo da lanengatik eta txandakako zirkulazioa ezarriko da.

Datorren aste hasieran irekiko da Arranpla
Ondo bidean, langileek bihar (uztailak 6) amaituko dituzte Arranplako lanak, eta uztailaren bigarren aste hasierarako irekita egongo da.

Astelehenean, uztailaren 8an, jakinaraziko du Udalak Kantauriko etxebizitza tasatuen zozketaren emaitza
Uztailaren 5ean egin da zozketa, notario aurrean. Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzak zozketatu dira. Udalak astelehenean jakinaraziko du zozketaren emaitza.

Uztailaren 22an Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da film baten grabaketagatik
Itzurun hondartzaren erditik eskuinerako aldea itxita egongo da uztailaren 22an, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30era. Woody Allen zinemagilearen film berria grabatuko dute.

Aho batez onartu dira Batzordeen banaketa eta alkate eta zinegotzi liberatuen soldatak lehen plenoan
Kargu hartze osteko lehen osoko bilkura egin da ostegun arratsaldean, uztailaren 4an. Alkate eta zinegotzi liberatuen soldatak eta batzordeen banaketa onartu dira plenoan, besteak beste.

Ostiralean egingo da Kantauri Plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketa
Uztailaren 5ean goizeko 11:30ean izango da zozketa, notario aurrean. Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzak zozketatuko dira. Udala zozketa irabazten duten herritarrekin harremanetan jarriko da prozesuarekin jarraitzeko.

Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia egin die Udalak herriko taldeei
Datorren abuztuaren 9an ospatuko da Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeetako moduko lana aurreikusi da. Izena emateko epea uztailaren 23an amaituko da.

Europako Hondartzako eskubaloi txapelketa irabazi du Ainhoa Larrañaga zumaiarrak
Polonian ospatu da jubenil mailako Europako hondartzako eskubaloi txapelketa. Uztailaren 30ean, igandean, Hungariaren aurka jokatu zuen finala Ainhoa Larrañagak Espainiako selekzioarekin.

Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean uztailaren 20ra arte, igogailuaren obrek eraginda
San Jose kalean eraikitzen ari diren igogailuaren obrengatik trafiko aldaketak izango dira hurrengo asteetan. Odietatik Ubillos jauregira doan bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat, uztailaren 2tik uztailaren 20ra arte.

Udalaren ezohiko plenoa izango da ostegun honetan
Zumaiako Udaleko ezohiko plenoa egingo da ostegun arratsaldean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Kargu hartzeko plenoaren osteko lehen osoko bilkura izango da; eta, besteak beste, batzordeen osaketa zein izango den adostuko da.

Kultur ikastaroak eskaintzeko proposamenak egiteko epea uztailaren 3an amaituko da
Herrian kultura zein aisialdiari lotutako ikastaroak eman nahi dituztenek proposamenak bidali ditzakete uztailaren 3ra bitartean. Edonolako informazioa behar duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake.

Zubiaundia itxita su artifizialak botatzeko
Ekainaren 29an 23:00etan su artifizialak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da segurtasun neurriak betetzea. Horregatik, Zubiaundia arratsaldeko 16:00etan itxi beharko da eta ez da zabalduko gauerdira arte, horrela Joko eta Ikuskizun sailaren neurriak bete ahal izateko. Ixte honek eragina du oinezkoen bidean, Kirol portura edo Santiago hondartzara joateko aukera bakarra Zubiberriaren espaloi estua izango delako. Udalak aurrez barkamena eskatzen die herritarrei traba honengatik, eta eskerrak ematen dizkie segurtasuna zaintzen laguntzeagatik.