Albisteak

RSS icon
Gaur sinatu da Torreagan etxebizitza babestu eta tasatuak egiteko hitzarmena

Gaur sinatu da Torreagan etxebizitza babestu eta tasatuak egiteko hitzarmena

2018/12/11

Hitzarmena irailean egin zen Udalbatzan onartu zen eta jendaurrean egon beharreko epea pasa ondoren, ez da helegiterik jaso. Horrela, Torreagako eremuan, hitzarmenak jasotakoaren arabera, 50 etxebizitza babestu eta beste 50 tasatu eraikitzeko beste pauso bat eman da.

Gehiago irakurri

Beheko plazako jolas parke berria prest egongo da egun gutxi barru

Beheko plazako jolas parke berria prest egongo da egun gutxi barru

2018/12/11

Beheko plazan jarriko den jolas parke berria muntatzeko lanak hasi dira dagoeneko eta, eguraldia lagun, aste honetan zehar bukatzea aurreikusten da. Gabonetako oporraldirako prest izango dute, beraz, Zumaiako haurrek beren aisiaz gozatzeko beste espazio bat.

Gehiago irakurri

Gabonetako kanpaina berezia antolatu du GERTU Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, bere 20. urteurrena dela eta

Gabonetako kanpaina berezia antolatu du GERTU Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, bere 20. urteurrena dela eta

2018/12/11

Gaur bertan hasiko den kanpaina abenduaren 31a bitarte luzatuko da eta zozketa bereziak, erosketa bonoak eta erakusleiho lehiaketa izango ditu bere baitan. Udalak, nahiz, GERTUk, tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzeko eta bultzatzeko, herritarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzea dituzte.

Gehiago irakurri

Urtarrila – maiatza bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea ostegunean zabalduko da

Urtarrila – maiatza bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea ostegunean zabalduko da

2018/12/10

Abenduaren 13tik 19ra bitarte izango da izena emateko aukera, Alondegia kultur etxean bertan, 9:30etik 14:00etara, baita telefonoz (943 86 10 56) edota posta elektroniko bidez (kulturetxea@zumaia.eus)

Gehiago irakurri

Udalbatzak , pintaden eta pankarten inguruan, Udalean aurkeztu den mozioari dagokion erabakia hartu bitarte, ez da Zumaian pintadarik ezabatuko

Udalbatzak , pintaden eta pankarten inguruan, Udalean aurkeztu den mozioari dagokion erabakia hartu bitarte, ez da Zumaian pintadarik ezabatuko

2018/12/07

Kalea guztiona da ekimenak Udalera jo du eta konponbidea bilatu bitarte horiek ez kentzea proposatzen duen mozio bat aurkeztu du. Horiek horrela, udal gobernuak ez ditu pintadak ezabatuko udalbatzak erabakia hartu arte, bai ordea pankartak, herritarren segurtasuna bermatze aldera.

Gehiago irakurri

Urola ibaia dokumentalaren aurkezpena Algorri interpretazio zentroan

Urola ibaia dokumentalaren aurkezpena Algorri interpretazio zentroan

2018/12/07

Dokumentalaren egile den Jabier Arenasek eta Luis Juaristik aurkeztuko dute, abenduaren 12an, asteazkena, 12:00etan Algorri interpretazio zentroan eta Algorrin bertan geratuko da interpretazio zentrora bertaratzen direnek ikusteko aukera izan dezaten. Egileek beren borondatez eginiko dokumental honen helburua da, Urola ibaiaren egoera ikusaraztea eta herritarrak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzea.

Gehiago irakurri

Abenduaren 10ean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 2. hiruhilekoan izena emateko epea

Abenduaren 10ean zabalduko da kiroldegiko ikastaroen 2. hiruhilekoan izena emateko epea

2018/12/07

Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez. Ohiko den moduan, igeriketako saioak eta lehorrekoak izango dira, horien artean, arrakasta handia duten zumba, TRX, total training eta cycling ikastaroak.

Gehiago irakurri

Gabon usaina helduko da Zumaiara larunbatean Gabonetako argiak piztearekin batera

Gabon usaina helduko da Zumaiara larunbatean Gabonetako argiak piztearekin batera

2018/12/07

Zumaiako kaleak alaitzeko eta girotzeko eta, nola ez, herriko merkataritzari bultzadatxo bat emateko, larunbatean piztuko da Gabonetako argiteria berezia. Argien piztuera honi lotuta, Gabonetako argazki lehiaketa egingo da aurten ere eta argazkiak whatsapp bidez bidaltzeko aukera izango da abenduaren 24tik urtarrilaren 8a bitarte.

Gehiago irakurri

Hiru ipuin kontaketa saio izango dira abenduan haurren liburutegian

Hiru ipuin kontaketa saio izango dira abenduan haurren liburutegian

2018/12/05

Gabonen inguruan antolatutako ekintzen barruan kokatzen dira abenduaren 12an, 18an eta 28an izango diren ipuin kontaketa saio horiek

Gehiago irakurri

Urteko azken hitzorduak Aita Mari antzokian

Urteko azken hitzorduak Aita Mari antzokian

2018/12/05

Abenduaren 14ean MISS KARAOKE antzezlana izango dugu, 15ean VOCES DE CINE kontzertua eta abenduaren 16ean LINBO PLANETA antzezlana

Gehiago irakurri

Zumaiako Ubillostarrak Blas de Lezo almirantearen ahaide

Zumaiako Ubillostarrak Blas de Lezo almirantearen ahaide

2018/12/04

Blas de Lezo almirante ezagunaren amona, Magdalena Ubillos Goyaga, Francisco Pérez de Ubillos zumaiarraren alaba zela aurkitu du Pepe Aguilar historia irakasleak. Zumaiako Ubillostarrekin ahaidetuta zegoen, beraz, Blas de Lezo

Gehiago irakurri

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko plazak izendatzeko bileraren deialdia

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko plazak izendatzeko bileraren deialdia

2018/12/04

Hautaketa prozesua gainditu duten 309 pertsonei dei egiten zaie Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara bertaratzeko 2018ko abenduaren 11ko 15:30ean deitutako plazen behin betiko esleipena burutzeko

Gehiago irakurri

Euskaraldiari agur

Euskaraldiari agur

2018/12/03

EUSKARALDIA antolatzen ibili garen taldeko kideon izenean, eskerrik asko 11 egun hauetan ariketa sozial eder honetan parte hartzen aritu zareten zumaiar guztioi.

Gehiago irakurri

Abendua eta urtarrila ekintzaz josita datoz

Abendua eta urtarrila ekintzaz josita datoz

2018/11/30

Eguberriak tarteko egitarau oparoa daukagu Zumaian abenduan eta urtarrilean

Gehiago irakurri

Gabonetako zenbait ekitaldiren antolakuntzan parte hartzeko deia herritar eta elkarteei

Gabonetako zenbait ekitaldiren antolakuntzan parte hartzeko deia herritar eta elkarteei

2018/11/30

Herritarren eta elkarteen laguntza ezinbestekoa da jaiotza prestatzeko, erregeen eskutitzak jasotzeko eta hilaren 5ean herria zeharkatuko duen kabalgata antolatzeko. Hori dela eta, bilera ireki bat antolatu du abenduaren 4ean, 19:00etan, Alondegian, gaia lantzeko.

Gehiago irakurri

Andra Mari  eta San Pedro abesbatzak San Pedro parrokian hilaren 1ean

Andra Mari eta San Pedro abesbatzak San Pedro parrokian hilaren 1ean

2018/11/29

Datorren larunbatean, abenduak 1,20:30ean, kontzertu berezi bat izango da entzungai San Pedro parrokian. Bertan, Errenteriako Andra Mari abesbatza ospetsuak eta herriko San Pedro abesbatzak ahotsak batuko dituzte Gabonetako kutsua dakarren kontzertua eskaintzeko.

Gehiago irakurri

Euskaraldiko argazki erraldoia egingo da larunbatean

Euskaraldiko argazki erraldoia egingo da larunbatean

2018/11/29

Larunbatean, abenduaren 1ean, 12:00etan egingo da, Kofradiako plazan, Euskaraldiak Zumaian izan duen partaidetza islatzeko

Gehiago irakurri

Jolasen erakusketa egingo da ludotekan

Jolasen erakusketa egingo da ludotekan

2018/11/29

Bertan mota askotako mahai jolasak izango dira, 4 -12 urte bitarteako haurrentzako modukoak eta motaren arabera sailkatuak. Larunbatean eta igandean egongo da irekita, 17:00-20:00 bitartean.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko informazioa

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko informazioa

2018/11/29

Hautaketa prozesua gainditu duten pertsonek adierazitako gidabaimen desbedinei buruzko datuak eta plazak eskatzeko jarraibideak.

Gehiago irakurri

Bihar zabalduko da “Alokairu Bekan” izena emateko epea

Bihar zabalduko da “Alokairu Bekan” izena emateko epea

2018/11/28

Interesdunek azaroaren 29tik abenduaren 12a bitarte izango dute aipatu programan izena emateko aukera. Oinarrien eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio guztia udal webgunean dago eskuragarri. Programaren onuradunek 2018 urte osoko alokairua ordaintzeko laguntza jasoko dute.

Gehiago irakurri

Mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko saioa Zumaian

Mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko saioa Zumaian

2018/11/28

Euskal Mendizale Federazioak eta Zumaiako Udalak, Inda Mendi Elkartearekin batera antolatutako prestakuntza-saio hau Alondegian egingo da abenduaren 4ean 18:30ean

Gehiago irakurri

Azterketa garaia datorrela eta, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak

Azterketa garaia datorrela eta, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak

2018/11/27

Alondegiko 4. solairuko ikasgelak ordutegi zabalagoa izango du abenduan eta urtarrilean

Gehiago irakurri

Mariaje Potaje eta bere gorabeherak ipuin kontaketa saioa

Mariaje Potaje eta bere gorabeherak ipuin kontaketa saioa

2018/11/26

5-8 urte bitarteko haurrentzat, "Mariaje Potaje eta bere gorabeherak" ipuin kontaketa saioa izango da azaroaren 29an, 17:30ean Haur liburutegian Ixabel Agirresaroberen eskutik.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko informazioa

Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren deialdiko informazioa

2018/11/23

Derrigortasun data iraungi gabeko hizkuntza-eskakizuna daukaten plazak aukeratzeko lehenatsun hurrenkera, derrigortasun-data igarota daukaten hizkuntz-eskakizuneko lanpostuen lehentasun hurrenkera eta euskarazko probaren behin-betiko emaitzak

Gehiago irakurri

11 egunekoa izango da 2018ko Euskararen Astea

11 egunekoa izango da 2018ko Euskararen Astea

2018/11/23

Euskaraldiko Batzordearekin elkarlanean, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean: euskarazko filma, emanaldiak, Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa… Aurten, gainera, oso aste berezia izango da, 11 egunekoa, bat egingo duelako Euskaraldiarekin.

Gehiago irakurri

"Atlantic Geoparks" europar proiektuko laugarren koordinazio batzarra egin zen atzo Euskal Kostaldeko Geoparkean

"Atlantic Geoparks" europar proiektuko laugarren koordinazio batzarra egin zen atzo Euskal Kostaldeko Geoparkean

2018/11/23

Proiektuaren bazkide diren erakunde guztietako ordezkariak, bost herrialde ezberdinetako 20 bat lagun, Euskal Kostaldeko Geoparkean elkartu ziren atzo.

Gehiago irakurri

MAITE ARRUTI, AINTZANE USANDIZAGA ETA NAIARA ZUBIMENDI dira Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketako saridunak

MAITE ARRUTI, AINTZANE USANDIZAGA ETA NAIARA ZUBIMENDI dira Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketako saridunak

2018/11/22

Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 43 lan aurkeztu dira, horietatik 5 zumaiarrek idatzitakoak.

Gehiago irakurri

Zumaiako Keretxudi Baratze Parkea zabalik dago jada

Zumaiako Keretxudi Baratze Parkea zabalik dago jada

2018/11/21

Basustagaina eremuan kokatutako baratze parkea 50 eta 70m2 bitarteko 50 lursailek osatzen dute. Zumaiako Keretxudi Baratze Parkearen zabaltzearekin Kutxa Ekogunearen Baratze Parke Sareak 20 baratze parke ditu dagoeneko.

Gehiago irakurri

Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkarteak

Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza elkarteak

2018/11/21

Irabazleak herritarrek aukeratuko dituzte eta 2 sari banatuko dira, lehenengoak 200 euroko erosketa bonoa eskuratuko du eta bigarrenak 100 eurokoa. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzea eta bultzatzea eta herritarrak Gabonetako erosketak herrian egitera animatzea.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udala ere Euskaraldiarekin!

Zumaiako Udala ere Euskaraldiarekin!

2018/11/21

Udal langile eta ordezkariek gaur atera dute Euskaraldia babesteko argazkia

Gehiago irakurri