Albisteak

RSS icon
Beobideren erakusketako bisita gidatua egingo dute ostegunean

Beobideren erakusketako bisita gidatua egingo dute ostegunean

2019/09/10

Ismael Manterolak gidatuko du "Beobide 1891-1969" erakusketaren bisita gidatua ostegun arratsaldean. Bisita euskaraz izango da eta aurrez izena eman beharko da.

Gehiago irakurri

Irailaren 11ean zabalduko dute Gaztegunea

Irailaren 11ean zabalduko dute Gaztegunea

2019/09/06

Guraso eta tutoreei zuzendutako irekiera saioa egingo dute hezitzaileek lehen egunean, Gaztegunearen funtzionamendua eta lan-taldea ezagutzeko asmoz. Nerabeentzat irailaren 12 eta 13an hasiko da ikasturtea.

Gehiago irakurri

San Jose kaleko bizilagunen ekarpenak jaso dituzte udal ordezkariek

San Jose kaleko bizilagunen ekarpenak jaso dituzte udal ordezkariek

2019/09/05

San Jose kaleko igogailuaren erabilera zehazteko ekarpenak jaso, eta auzokideen iritzi eta kexak entzun dituzte alkateak eta zinegotziek.

Gehiago irakurri

Datorren asteartean zabalduko da Foronda Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Datorren asteartean zabalduko da Foronda Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

2019/09/05

Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 10etik taldeak bete arte egongo da irekita, beranduenez irailaren 17ra arte. Aurten, bi ikastaro berri eskainiko dira: 8-12 urte bitarteko haurrentzat Artista Liburua tailerra, eta helduentzat Genealogia ikastaroa.

Gehiago irakurri

Salgai daude Jai Alai World Tour txapelketako partidetarako sarrerak

Salgai daude Jai Alai World Tour txapelketako partidetarako sarrerak

2019/09/04

Beste urte batez Jai Alai World Tourraren baitan zesta punta txapelketa jokatuko da Zumaian. Iraileko ostiral guztietan jokatuko dira zesta puntako partidak. Sarrerak Kiroldegiak salgai daude dagoeneko.

Gehiago irakurri

 Jai Alai World Tour zesta punta txapelketa jokatuko da irailean zehar Zumaian

Jai Alai World Tour zesta punta txapelketa jokatuko da irailean zehar Zumaian

2019/09/02

Iraileko ostiral guztietan egongo dira zesta puntako partidak. Datorren asteazkenean, irailaren 4ean, goizeko 11:30ean Villa Luz etxean egingo da txapelketaren aurkezpena.

Gehiago irakurri

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa zabalik egongo da irailaren 2tik 5era

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa zabalik egongo da irailaren 2tik 5era

2019/08/31

Irailaren 2etik 5ra bitartean Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik egongo da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.

Gehiago irakurri

Irailaren 6an inauguratuko da “Beobide: 1891-1969” erakusketa

Irailaren 6an inauguratuko da “Beobide: 1891-1969” erakusketa

2019/08/30

Julio Beobide irudigile zumaiarraren inguruko erakusketa inauguratuko da irailaren 6an, Oxford aretoan. Irekiera ekitaldia 18:30ean izango da.

Gehiago irakurri

Ordutegi jarraitua izango du helduen liburutegiak astean zehar

Ordutegi jarraitua izango du helduen liburutegiak astean zehar

2019/08/30

Herritarren eskaera eta beharrei erantzun asmoz, Alondegia Kultur Etxeko helduen liburutegiak ordutegi berria izango du irailaren 2tik aurrera. Astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara irekita egongo da liburutegia.

Gehiago irakurri

Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean abuztuaren 30 eta 31n

Trafiko aldaketak egongo dira San Jose kalean abuztuaren 30 eta 31n

2019/08/29

Herri lan batzuen ondorioz, San Jose 3 eta San Jose 9 atarien arteko bidea itxita egongo da autoentzat ostiralean eta larunbatean. Oinezkoek bidea erabili ahal izango dute eta autoek San Juan egoitzaren atzeko bidea hartu beharko dute.

Gehiago irakurri

San Jose kaleko igogailuaren erabilera zehazteko bilera egingo du Udalak bizilagunekin

San Jose kaleko igogailuaren erabilera zehazteko bilera egingo du Udalak bizilagunekin

2019/08/27

Obrak amaitu bezain laster nahi du jarri Udalak martxan igogailu berria. Irailaren 4an San Jose auzoko herritarrekin bilduko da erabilera arauak adosteko. Beheko plazako Gizarte Zentroan izango da hitzordua, Hogarreko 2. solairuko aretoan, arratsaldeko 19:00tan.

Gehiago irakurri

Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea

Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan izena emateko epea

2019/08/27

Irailaren 21ean ospatuko da aurten Olarro Eguna. Egitarauaren baitan, koadrilen arteko batel estropadak izango dira. Aurten, mareak medio, goizean dira, 11:00etatik 13:30era. Izen-ematea zabalik dago jada turismo bulegoan.

Gehiago irakurri

Euskararen jatorria eta euskal kultura ezagutzeko aukera bihar Zumaian

Euskararen jatorria eta euskal kultura ezagutzeko aukera bihar Zumaian

2019/08/23

Bihar, abuztuak 24, "Euskareren enigma" bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen digu Euskal Kostaldeko Geoparkeak.

Gehiago irakurri

"Euskal baserriaren sekretuak" esperientzia turistiko berria Zumaian

"Euskal baserriaren sekretuak" esperientzia turistiko berria Zumaian

2019/08/22

Bisitatu benetako euskal baserri bat eta ezagutu bertako produktuak eta bizimodua.

Gehiago irakurri

San Bartolome jaiak ospatuko dira Oikian abuztuaren 23tik 28ra

San Bartolome jaiak ospatuko dira Oikian abuztuaren 23tik 28ra

2019/08/19

Lurraldebusek zerbitzua indartuko du eta goizean nahiz arratsaldean egongo dira autobusak Oikiara joateko. Horrez gain, larunbat goizaldean 04:00tan zerbitzu berezia egongo da Zumaiara itzultzeko.

Gehiago irakurri

Irailaren 2an zabalduko da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Irailaren 2an zabalduko da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

2019/08/19

Lehorreko nahiz uretako ikastaroak antolatu dituzte kiroldegiko arduradunek. Ikastaroak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizez zein arratsaldez eta adin guztietako zumaiarrek, bazkideek eta bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute.

Gehiago irakurri

Udaletxea itxita egongo da ostiralean

Udaletxea itxita egongo da ostiralean

2019/08/14

Abuztuaren 15a, osteguna, jai eguna izanik, zubia egingo dute udaletxeko langileek ostiralean. Hala egitea dago adostua langileen urteko lan egutegian. Beraz, udaletxea itxita egongo da bi egunotan.

Gehiago irakurri

Musika Jaialdiaren balorazio positiboa egin du Udalak

Musika Jaialdiaren balorazio positiboa egin du Udalak

2019/08/14

Amaitu da Zumaiako 35. Musika Jaialdia. Uztailaren 30tik abuztuaren 11a bitarte musikaz bete dira herriko txokoak. Egitarauan gora behera batzuek egon arren, jende andana hurbildu da emanaldietan. Abuztuaren 11erako aurreikusita zegoen Kantu Kontari ikuskizuna igande honetan izango da, antolakuntza arazoak medio, ezin izan baitzen egunean bertan egin.

Gehiago irakurri

Zabaldu dute bainua hartzea Santiagoko hondartzan

Zabaldu dute bainua hartzea Santiagoko hondartzan

2019/08/14

Osasun Sailak goizean egin du uraren kalitatearen analisia, eta, atzo ez bezala, kutsadura maila mugaren azpitik dagoela ziurtatu du.

Gehiago irakurri

Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

2019/08/14

Herri bazkaria, kirol ekintzak, Dardarafesteko kontzertuak eta diskofesta izango dira, besteak beste, abuztuaren 17ko hitzordu nagusiak.

Gehiago irakurri

Liburutegia itxita egongo da ostiralean

Liburutegia itxita egongo da ostiralean

2019/08/13

Oxford aretoa, berriz, arratsaldetan egongo da zabalik, 18:30tatik 20:30era.

Gehiago irakurri

Bainua hartzea debekatu du Osasun Sailak Santiagoko hondartzan, kutsadura maila altua dela eta

Bainua hartzea debekatu du Osasun Sailak Santiagoko hondartzan, kutsadura maila altua dela eta

2019/08/13

Ezingo da bainurik hartu gaur, abuztuak 13, Santiagoko hondartzan. Osasun Sailak eginiko analisiek ondorioztatu dutenez, kutsadura mailak limitea gainditu du, eta segurtasun neurri gisa bandera gorria ezarri dute hondartzan.

Gehiago irakurri

Asteburu honetan amaituko da 35. Zumaiako Musika Jaialdia

Asteburu honetan amaituko da 35. Zumaiako Musika Jaialdia

2019/08/09

Uztailaren 30ean hasi zen ibilbidea abuztuaren 11ean amaituko da. Bost emanaldi izango dira, bi larunbatean eta hiru igandean. Eguraldi txarra egingo balu, Mari kalean aurreikusita dauden emanaldiak Oxford aretoan egingo dira.

Gehiago irakurri

“Zergatik hamalau” erakusketa ikusgai Oxforden abuztuaren 14tik aurrera

“Zergatik hamalau” erakusketa ikusgai Oxforden abuztuaren 14tik aurrera

2019/08/09

Asteburu honetan amaituko da XXXI. Argazki Lehiaketako erakusketa Oxford aretoan. Iñaki Arrillaga artista oriotarrak hartuko du lekukoa, eta “zergatik hamalau” erakusketa aurkeztuko du abuztuaren 14tik irailaren 1era bitartean. Jorge Oteiza herrikidea izan du abiapuntu bere eskultura eta margoak sortzeko orduan. Aretoa egunero egon da zabalik, arratsaldeko 18:30etatik 20:30era.

Gehiago irakurri

Hamar sagardo etxek eskainiko dute sagardoa Euskal Jai egunean

Hamar sagardo etxek eskainiko dute sagardoa Euskal Jai egunean

2019/08/08

Aburuza (Aduna), Bereziartua (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia), Urdaira (Usurbil), Ekain eta Gartziategi izango dira sagardo dastaketako ekoizleak.

Gehiago irakurri

Zabalik dago Olarro Egunean lana egiteko herri ekimenei zuzendutako deialdia

Zabalik dago Olarro Egunean lana egiteko herri ekimenei zuzendutako deialdia

2019/08/07

Datorren irailaren 21ean ospatuko da Olarro Eguna. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzia handia izango du eta olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan nahiz herri bazkarian. Guzti honek lan handia eskatzen du eta, aurtengoan ere, Zumaiako elkarteei laguntza eskatu nahi die Udalak.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 9an ospatuko da Euskal Jai eguna

Abuztuaren 9an ospatuko da Euskal Jai eguna

2019/08/06

Egitarau zabala prestatu du Zumaiako Udalak abuztuaren bigarren ostiralerako. Prebentzio Mahaiak hasitako lanari jarraituz, gazteen alkohol kontsumoan jarriko du fokua aurten. Berrikuntza moduan, edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dira sagardo dastaketan.

Gehiago irakurri

Proba pilotua abiatuko du Zumaiako Udalak komertzio txikien ondoan epe laburreko aparkalekuak sustatuz

Proba pilotua abiatuko du Zumaiako Udalak komertzio txikien ondoan epe laburreko aparkalekuak sustatuz

2019/08/05

Merkatari txikiei laguntzeko froga pilotu bat martxan jarriko du Zumaiako Udalak. OTA eremua gertu ez daukaten komertzioentzat izango da lagungarri, eta neurri honen bidez erosketak iraun bitartean egoiliar eremuan aparkatzea ahalbidetuko du.

Gehiago irakurri

Amaitu da turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa prozesua

Amaitu da turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa prozesua

2019/07/29

Zumaiako Udalak jakin arazten du bukatu duela abuztua eta irailean errefortzu gisa aritzeko turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko hautaketa prozesua.

Gehiago irakurri