Albisteak

Zumaiako hondartzetan ere betetze maila neurtuko dute uztailaren 1etik aurrera

2020/06/17
Kameren bidez neurtuko da aforoa, eta hondartzetara sarrerak eta irteerak zehaztuta egongo dira. Udalaren izenean arduraz jokatzeko eta egonaldi laburrak egiteko eskaera egin dute.

Zumaiako hondartzetan ere betetze maila neurtuko dute uztailaren 1etik aurrera - Gehiago irakurri

Ostegunean zabalduko da udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

2020/06/16
Udako kirol ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 18an, ostegunean, hasiko da. Goizeko 9:00etatik aurrera jasoko dituzte eskaerak, Lubaki kiroldegian bertan.

Ostegunean zabalduko da udako kirol ikastaroetan izena emateko epea - Gehiago irakurri

Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan

2020/06/16
Gaur zabaldu du Udalak uztaileko topalekuetan izen emateko aukera. Ekainaren 19a baino lehen eman beharko da izena, 14:00ak aurretik eta internet bidez. Horrez gain, bizi dugun egoera dela-eta, beharrezkoa izango da baimen orria sinatzea.

Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan - Gehiago irakurri

Itzurungo kantina itxita egongo da gaur eta bihar

2020/06/16
Itzurungo kantinaren kristalezko itxitura konponduko dute egunotan. Hori dela eta, kantina itxita egongo da gaur eta bihar.

Itzurungo kantina itxita egongo da gaur eta bihar - Gehiago irakurri

Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna uztailaren 3a izango da

2020/06/15
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa helbideratuta dutenei uztailaren 3an bertan kobratuko zaie zenbatekoa. Ordainketa kontu korrontera helbideratzea nahi dutenek zergak@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.

Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna uztailaren 3a izango da - Gehiago irakurri

Bihar irekiko dute Zumaiako Eguneko Zentroa

2020/06/15
Bihar, ekainak 16, irekiko dute Zumaiako Eguneko Zentroa, erabiltzaile guztiek PCR frogan negatibo eman ostean.

Bihar irekiko dute Zumaiako Eguneko Zentroa - Gehiago irakurri

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute

2020/06/15
Uztailaren 12an izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak, eta gaur goizean egin dute hauteskunde mahaikideen izendapena, zozketa bidez. Horrez gain, hautes-mahaien kokapena aldatuko dutela jakinarazi dute Udalaren izenean.

Uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute - Gehiago irakurri

6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuen inguruko informazio saioak egingo dituzte gaur arratsaldean

2020/06/15
Lehen Hezkuntzako haurrentzat astebeteko topalekuak izango dira uztailean zehar. Eskaintzaren inguruko xehetasunak azalduko dituzte gaur arratsaldean Aita Mari zinean, 17:00etan euskaraz eta 17:30ean gazteleraz. Parte hartzaileek maskara jantzita eduki beharko dute zine barruan.

6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuen inguruko informazio saioak egingo dituzte gaur arratsaldean - Gehiago irakurri

Hauteskunde mahaikideak izendatuko dituzte datorren astelehenean

2020/06/12
Uztailaren 12an izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak, eta datorren astelehenean, ekainaren 15ean, egingo dute hauteskunde mahaikideen izendapena, zozketa bidez.

Hauteskunde mahaikideak izendatuko dituzte datorren astelehenean - Gehiago irakurri

Alondegiko ikasgela irekita egongo da ekainaren 15etik aurrera

2020/06/12
Ikasgela erabiltzeko beharrezkoa izango da aurrez lekua eskatzea, 943862730 telefonora deituta edo liburutegia@zumaia.eus emailera idatzita.

Alondegiko ikasgela irekita egongo da ekainaren 15etik aurrera - Gehiago irakurri

Haurrentzako ezohiko aisialdi eskaintza prestatu du Udalak uztailerako

2020/06/11
Ohiko udalekuak egiteko baldintzarik ez dagoenez, uda-sasoirako ezohiko aisialdi eskaintza prestatu du Udalak. Lehen Hezkuntzako haurren kasuan, lau adin tarte banatuko dituzte eta adin tarte bakoitzak astebeteko eskaintza jasoko du. Horrez gain, 6 urtetik beherako haurrei eta horien familiei zuzendutako ekitaldiak izango dira uztailean zehar.

Haurrentzako ezohiko aisialdi eskaintza prestatu du Udalak uztailerako - Gehiago irakurri

Pilotaleku irekiak, skate parkea eta hainbat jolas-parke erabili daitezke dagoeneko

2020/06/10
Amaia plazako, Basadiko eta Bidabeazpiko jolas-parkeek itxita jarraituko dute datorren aste hasierara arte, konponketa lanak egiten ari direlako. Herritarrek gainontzeko eremuak erabili ahal izango dituzte gaurtik aurrera, betiere distantzia eta osasun-neurriak beteta.

Pilotaleku irekiak, skate parkea eta hainbat jolas-parke erabili daitezke dagoeneko - Gehiago irakurri

Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2020/06/10
Herriko elkarte eta norbanakoek ekainaren 24ra bitartean eskatu ditzakete kultur eta aisialdi jarduerak zein ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak. 2020an zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak.

Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago - Gehiago irakurri

Administrarien lan-poltsa sortzeko deialdi publikoa bertan behera utzi du Zumaiako Udalak

2020/06/09
900 pertsonatik gorak eman dute izena administrarien lan-poltsa sortzeko deialdian. Udalaren izenean azaldu dute ezinezkoa dela azterketak segurtasunez egiteko baliabideak bermatzea.

Administrarien lan-poltsa sortzeko deialdi publikoa bertan behera utzi du Zumaiako Udalak - Gehiago irakurri

Hezkidetzaren inguruko online ikastaroa antolatu du Berdintasun Foroak

2020/06/09
'Hezkidetza: feminismoetan hezteko gakoak' online ikastaroa egiteko aukera izango dute herritarrek ekainaren 11tik 30era. Moodle plataformaren bidez emango du ikastaroa Daiteke elkarteak, aurrez izena emanda.

Hezkidetzaren inguruko online ikastaroa antolatu du Berdintasun Foroak - Gehiago irakurri

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da

2020/06/09
Uztailaren 1ean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun.

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da - Gehiago irakurri

Mikroplastikoen laginketa egingo dute Itzurun hondartzan

2020/06/08
Asteazken honetan, hilaren 10ean, mikroplastikoen laginak hartuko ditu CEDEXek Zumaiako Itzurun hondartzan. Hori dela eta, bi egunotan ez dute hondartza garbituko.

Mikroplastikoen laginketa egingo dute Itzurun hondartzan - Gehiago irakurri

Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Udalak

2020/06/08
Eskaerak ekainaren 15a baina lehen aurkeztu beharko dira Zumaiako Kirol Patronatuko erregistro orokorrean (Basadi auzategia 16). Aurkezten diren eskolen txostenak aztertu ondoren hurrenkera bat egingo da, eta puntuazio altuena lortzen duten hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.

Itzurun eta Santiago hondartzetan uretako kirol jarduerak egiteko arauak argitaratu ditu Udalak - Gehiago irakurri

TAO bulegoa astelehenean irekiko dute

2020/06/05
TAO bulegoa ekainaren 8an irekiko dute, txartela galdu dutenen zein berria behar dutenen eskaerak jaso eta zalantzak argitzeko. Kantauri plaza 7an egongo da aurten, eta herritarrek aurrez hitzordua hartuta joan beharko dute. Udalaren izenean gogorarazi dute egoiliarren kasuan iazko txartela erabili beharko dutela.

TAO bulegoa astelehenean irekiko dute - Gehiago irakurri

Furgobaratza Zumaian izango da ekainaren 8an

2020/06/05
Datorren astelehenean, ekainaren 8an, Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da. 18:00etatik 19:30era gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak azalduko dituzte.

Furgobaratza Zumaian izango da ekainaren 8an - Gehiago irakurri

Astelehenean zabalduko dute Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa

2020/06/05
Ekainaren 8tik 11era matrikulazio epea zabalik egongo da Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleentzat. Matrikulazioa automatikoa izango da eta baja eman edo ikasgai berri batean izena eman nahi dutenek musika eskolan bertan jakinarazi beharko dute. Ikasle berriek ekainaren 15etik 18ra egin ahal izango dute matrikula.

Astelehenean zabalduko dute Zumaiako Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa - Gehiago irakurri

AEK euskaltegia eta aurrematrikula zabalik

2020/06/05
Zabaldu dute dagoeneko AEK-ko euskaltegietan 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen egiten dutenek hainbat onura izango dituzte. Zumaiako bulegoa ere ireki dute, baina hitzorduarekin joan beharko da bertara.

AEK euskaltegia eta aurrematrikula zabalik - Gehiago irakurri

Uztailaren 1ean jarriko da martxan TAO zerbitzua

2020/06/02
Egoiliarrek lehengo urteko txartel bera erabili beharko dute, eta egunotan iritsiko zaizkie ordainagiriak etxeetara. TAO bulegoa ekainaren 8an irekiko dute, txartela galdu dutenen zein berria behar dutenen eskaerak jaso eta zalantzak argitzeko.

Uztailaren 1ean jarriko da martxan TAO zerbitzua - Gehiago irakurri

Gaztetxolak ere ireki ditu ateak

2020/06/01
Gazteguneko hezitzaileak kalean zein Gaztegunean bertan elkartuko dira nerabeekin. Horretarako aurrez eman beharko dute izena, aforoa eta taldeko kideen gehieneko kopurua mugatuak izango baitira. Gainera, nerabe eta hezitzaileek babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte.

Gaztetxolak ere ireki ditu ateak - Gehiago irakurri

Hondartzetan ere arduraz jokatzeko eskatu du Udalak

2020/05/29
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hondartzetarako jarraibideak argitaratu ditu gaur eguerdian. Agiriari jarraiki, distantziak mantentzeko eta hondartzetan egonaldi laburrak egiteko eskatu dute Udalaren izenean, jende pilaketak saihesteko. Era berean, oraindik soroslerik ez dagoela-eta, bainua hartzean eta beroarekin adi ibiltzeko eskatu dute.

Hondartzetan ere arduraz jokatzeko eskatu du Udalak - Gehiago irakurri

Alondegiak ere astelehenean irekiko ditu ateak

2020/05/29
Ekainaren 1etik aurrera Alondegia Kultur Etxea irekita egongo da, eta liburutegian mailegu zerbitzua jarriko dute martxan. Erabiltzaileek hitzordua hartuta joan beharko dute lehen bi asteetan.

Alondegiak ere astelehenean irekiko ditu ateak - Gehiago irakurri